Portada Berriak EH internazionalista Iraultza Bolibartarrarekiko elkartasun eguna Bolibar herrian
Iraultza Bolibartarrarekiko elkartasun eguna Bolibar herrian PDF Inprimatu Email
2018/03/05

Atzo, Martxoak 4 egun dituen honetan Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako ehunkada pertsona Bizkaiko Bolibar herrian elkartu ziren Iraultza Bolibartarrari bere elkartasuna adierazteko eta Hugo Chavezen heriotzaren 5. urteurrena gogoratzeko.

Jai egun hau Venezuela Aurrera! plataformak antolatu zuen, bere baitan Euskal Herriko hainbat eragile sozial eta politiko barnebiltzen dituena; LAB sindikatua, Askapena eta Komite Internazionalistak bezalako antolakunde internazionalistak, Sortu, Ezker Anitza eta Alternatiba bezalako alderdi politikoak, edota Ernai eta Gazte Komunistak bezalako gazte erakundeak besteak beste.

 

Karga sinboliko eta politiko handiko jai egun honek musika animazioa, txikientzako jarduera eta eragile ezberdinen merkatua izan zituen besteak beste goiz partean. Eguerdiko ordu batean ekitaldi politikoa egin zen herriko frontoian, eta ondoren, mosaiko herrikoia eta herri bazkari bat egon zen, honen bukaeran Aiama eta Radio Revolución-en eskutik bertaratutakoentzako musika emanaldia egon zelarik.


Elkartasun jai egun hau plataforma honek Venezuelako eraldaketa prozesuarekiko elkartasunez eta herrialde honek pairatzen duen kanpo injerentziaren kontra antolatu zuen manifestazio jendetsuaren ondoren antolatzen duen jarduera handia zen.

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?