Portada Berriak EH internazionalista Gasteizko BDZ Taldearen balorapena udaletxean aurkeztutako mozioari buruz
Gasteizko BDZ Taldearen balorapena udaletxean aurkeztutako mozioari buruz PDF Inprimatu Email
2018/03/23

Gaur aurkeztu dugu Gasteizko udaletxean Tel Aviveko Maccabik martxoaren 29an Gasteizen jokatuko duen partida dela eta ebazpena. Balorazio hau egiren dugu:

Azken urteetan Buesa Arena pabilioian bizi izan ditugu era guztietako debeku, eragozpen eta isunak, talde irsraeldarraren presentziagatik. Palestinar banderak, pankartak, baita puxikak ere debekatu dizkigute. Ebazpen honekin Gasteizko udalak adierazpen askatasuna aldarrikatu eta berau bermatzea bilatzen bagenuen ere, -EH Bildu, Podemos eta Irabazi alde zeuden-, PNV eta PSOEK beste emendakin bat aurkeztu dute. Eta PPk bien kontra bozkatu du.

Hau izan da gure erantzuna:

Gure ebazpenak gutxieneko eskakizunetara jo du. Behin baino gehiagotan aipatu dugu "legalak" diren banderak eta aldarriak sartzeko eskubidea, adierazpen askatasuna baino ez dugula eskatzen testuan.

Udaletxera jo dugu hori gehiengoz atera dadin, Gasteizko herritarren ordezkariak diren horeik berretsi dezaten eskubide hori. PNV eta PSOEren ebazpenean hori agertzen bada ere, jarraian Segurtasun Sailean jartzen da konfidantza eta eskubide horien bermea. Baina guk udalbatzara jo dugunean, hain zuzen ere, kontrako esperientziak bultzatu gaitu: barne saileko ertzaina da guri palestinar banderak edo "Israeli boikot" idatzirik duten afitxak kendu dizkiguna. Legezkoak diren aldarriak eragozten dizkiguna. Bilatzen genuena ez zen ertzainen aktuazio horrekiko konfidantza boto bat, baizik eta udalbatza honen posizionamendu bat aktuazio horri zilegitasuna behintzat kenduko liokeena hiriaren gehiengoaren aurrean.

Maccabi urtero etorriko da Gasteiza, galdera da, aurten ertzaintzak berriro adierazpen askatasunaren kontra jotzen badu, datorren urtean zer egingo dugu, berriz onartu eta kitto?

Argi eta garbi esan behar da, Maccabi Gasteiza datorrenean, ez udalbatza honek, ez Arabako diputazioak, ez Jaurlaritzaren barne sailak, ez dute agintzen. Israelek eta Mossadek agintzen digute zer esan/aldarrikatu/erakutsi ahal den pabilioan eta zer ez, berdin diote hemengo legeek zer esaten duten.

Barkatu, baina gaur Israelek saskiratze ederra lortu du Gasteizko udalbatzan PP, PSOE eta PNVren jarrerari esker.

 

Gasteizko BDZ Taldea


Tel Aviveko Maccabik Vitoria-Gasteizera egingo duen bisitaren harira adierazpen askatasuna bermatzeko mozioa

Arrazoibidea:
Datorren martzoaren 29an Tel Aviveko Maccabi saski baloi taldeak berriro bisitatuko du Vitoria-Gasteiz Baskoniarekiko norgehiagokan aritzeko. Israelgo estatuaren kirol delegaritzaren presentziak, aurrekoetan bezala, polemika piztu du hirian; izan ere; ezagunak dira kluba Israelgo apartheid erregimenaren normalizazio kanapinarekin lotzen duten zantzuak. Zehatzago, ebidentzia horiek agerian uzten dute Maccabiren esku hartzea Israelgo armadaren zenbait kanpainia belikotan; eta NBEren Giza Eskubideetarako Kontalariak, Goldstone txostenean, gerra krimentzat hartu ditu kanapainia horiek. Hain zuzen ere, 2009an talde israeldarrak armadaren aldeko propaganda kanpainia batean hartu zuen parte, "Berun urtua" izeneko operazio militarraren testu inguruan. Operazio hark 1400 hildako utzi zituen Gazan. 2014an ejerzitoaren aldeko partida benefikoa antolatu zuten, "Babes hesia" operazio militarraren ondorengo egunetan. Operazio hark 2202 hildako utzi zituen Palestinako eskualde hartan.

Delegaritza israeldarrak Vitoria-Gasteiz bisitatu duen hamarkada luzean Palestinarekiko elkartasun mugimenduak eta Baskoniako zaletuek egoera hori salatu nahi izan dute, pabilioian zein hiriko kaleetan ikustaraziz, eta BDZ (Israelen aurkako Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak) mugimenduaren aldarrikapenak gizarteratuz. Kritika politiko ariketa horrek zigor sorta luze bat jaso du ordainean azken urteotan. Giza eskubideen aldeko ekintzaileek zein zaletuek epaiketak, zigor administratiboak eta isunak pairatu dituzte. Gainera, urtez urte, egiaztatu ahal izan da adierazpen askatasuna gero eta murriztuago dagoela Israelgo ordezkariek hiria bisitatzen dutenean. Murrizketa hori modu askotan gauzatu da; hala nola; Buesa Arenaren inguruan manifestazioak antolatzeko baimenak sistematikoki ukatu dituzte; zaletuei sistematikoki kendu dizkiete Palestinako banderak eta nazioarteko BDZ kanpainarekin lotutako ikurrak; eta ikur horiek zeramatzaten herritarren kontra identifikazioak, zigorrak eta bortizkeria fisikoa baliatu dute. Gogoratu behar da Palestinako bandera ikur guztiz legala dela; eta NBEko Batzar Orokorrak, Unescok eta Nazioarteko Olinpiada Batzordeak onartu dutela; eta BDZ kanpainia eta Israeli boikot egiteko aldarrikapena ez direla ilegalak Europako inongo legeditan.

Horregatik guztiagatik, Vitoria-Gasteizko Udaleko .................................................. taldeek honako akordio proposamena aurkezten dute, Udal Batzarrean onartu dadin:

1- Vitoria-Gasteizko Udalak onartu egiten du hiritarrek kritika politiko zilegia libreki egiteko duten eskubidea, udaleko esparru publikoetan, eta indarrean dagoen legediaren mugen barruan; baita Israeli boikota aldarrikatzeko eskubidea ere.

2- Eskatu egiten dio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari hiritarren adierazpen askatasuna zain dezala, eta ez ditzala gainditu indarrean dagoen legediaren mugak aldarrikapen legal eta zilegizkoak oztopatzeko; zehatzago, Tel Aviveko Maccabiren delegaritzak hiria bisitatzen duenean.

3- Gaitzespen borobilena adierazten du Israelgo armadak Gazako zerrendan burutu dituen kanpainia belikoen kontra, NBEko Giza Eskubideetarako Kontalariak gerra krimentzat jo baititu; Giza eskubideen arloan NBEak egin dituen ebazpenak Israelek etengabe urratu izanaren kontra; eta urraketa horiek sustatu eta babestu dituzten eragile eta erakundeen kontra, besteak beste, Tel Aviveko Maccabi klubaren kontra.

Gasteizen 2018ko martzoaren 23an.

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?