Portada Berriak EH internazionalista Venezuelaren alde sinatu!
Venezuelaren alde sinatu! PDF Inprimatu Email
2018/04/25

Iraultza bolivartarraren aldeko “Venezuela aurrera”* Euskal Herriko elkartasun plataformak, “Bai demokraziari Venezuelan: maiatzaren 20ko emaitzei errespetua” manifestuaren aldeko atxikimendu kanpaina abiatu du. Manifestu honen bidez venezuelaaurrera.eus Euskal Herriko 26 eragile sozial, sindikal eta politikok osatzen duten plataformak maiatzaren 20an Venezuelan egingo diren hauteskudeei errespetua eskatu eta eskuhartze inperialistak salatzen ditu.

“Bai demokraziari Venezuelan: maiatzaren 20ko emaitzei errespetua” manifestua

Datorren maiatzaren 20an Venezuelak presidentea hautatzeko hauteskundeak egingo ditu. Hauteskunde hauetan lau hautagai Nicolás Maduro Morosekin lehiatuko dira Venezuelako presidentzia nork eskuratu. Oposizioaren zati batek baina, bost urtean zehar hauteskundeak aurreratzea eskatzen aritu den horrek, hauteskundeei uko egiten die egun. Benetako arrazoia: oposizioarentzat momenturik okerrean heldu dira hauteskundeak, zatikatuta, barne gatazka etengabean eta hautagai bateraturik gabe.

Venezuela herri preziatua da munduko botere handienentzat: petroleo erreserba handiena duen herria da, bigarrena gasa, uranioa eta koltanari dagokionean, lehenetarikoa ere urreari dagokionean eta Lurrean den ur gezaren emariari dagokionean bigarrena.

1999az geroztik, Iraultza bolivartarrak pobreziaren adierazleak erdira murriztu dituen programa sozial ikaragarriak garatu ditu (hezkuntzan, osasungintzan, etxebizitzan, enpleguan...) petroleoaren prezioa altua zen testuinguru onuragarri batean.

2013ko martxoaren 5ean prozesu eraldatzaile honen sustatzaile nagusienetakoa izan zen Hugo Chávez Frías hil egin zen, eta Nicolas Maduro Moros presidente izendatu zuten, alde ez oso handiz. Epe laburrean, petroleoaren diru-sarrerak, herrialdearen ekonomiaren zentro eta programa sozial guzti horien sostengu nagusia, erdira murriztu ziren, petroleo gordinaren nazioarteko prezioaren batbateko beherakadaren ondorioz.

Orduan, boterearen koalizio handi bat prozesu bolivartarra geldiaraztearen alde azaldu zen,  harribitxi preziatu hau bere egiteko asmoz: oposizioa, Eliza eta venezolar enpresaburuak; AEBetako Gobernu eta inteligentzia zerbitzuak eta Latinoamerikako euren aliatuak, OEA eta Europar Batasuna; mass-mediek, petroleo transnazionalek eta nazioarteko bankak, indarrak eta estrategiak batu zituzten Venezuelaren aurka.

Gerra poliedriko honek ondorengo elementuak barnebiltzen ditu: eraso mediatiko eta psikologikoa; jazarpen diplomatikoa; bide armatu eta golpista; eta gerra ekonomikoa: monetari erasoa, espekulazioa, nazioarteko zigor ekonomikoak eta besteak beste, jakien edota sendagaien inportazioa ekiditen duen blokeo finantzarioa nahasten dira.

Egoera ekonomiko lazgarri honen aurrean -produktuen eskasia eta inflazio izugarria baita-, eta edonolako errezeta neoliberali uko eginez, Nicolás Maduro Morosen Gobernuak arestian aipatutako programa sozialak indartzen jarraitu du, Aurrekontu Nazionalaren %74-a honi zuzentzen zaiolarik. Gobernuak herri mugimenduarekin batera herrialdearen egoera zaila hobetzeko programa eta ekimen ezberdinak aurrera eramaten jarraitzen du, hala nola, Produkzio eta Hornikuntzarako Komite Lokalak (CLAP deiturikoak), oinarrizko elikadura bermatzeko saski bat dena, edo Gran Misión Vivienda Venezuela, munduko etxebizitza publikoen programarik handiena dena.

Venezuelako jendartearen zati handi batek erraz asko ulertzen du AEBen zigorrak eta gerra ekonomikoa sustatzen dituen oposizioaren gatibu direla. Gainera, hori gutxi ez balitz, herrialdearentzako “konponbide humanitario” baten aldeko mezua munduan zehar lau haizetara zabaltzen dihardu. Emaitza: azken hiru hauteskunde prozesuetan chavismoak bere hegemonia berreskuratu du eta jada, esaterako, herrialdearen 23 estatuetat acaparmaientoa ik 19 gobernatzen ditu.

Bere konplexutasunak, kontraesanak eta akatsak ezagututa, Euskal Herritik, gaur, Iraultza bolivartarra babesten jarraitzen dugu. Latinoamerikaren batasunerako giltzarri diren hainbat aurrerapen historiko (ALBA-TCP, CELAC, UNASUR…) posible izango ez liratekeelako iraultza bolivartarra existitu izan ez balitz eta gainera, munduari herri botere eta demokrazia partehartzaile eta protagonikoaren esperientzia berriak eskaintzen dizkigulako.

Horregatik, Venezuelaren aurkako eraso, zigor ekonomiko eta blokeo finantzarioa gelditu dadin exijitzen dugu, biztanleria ahulenena kolpatzea helburu baitu. Gainera, maiatzaren 20ko hauteskunde prozesuarekiko eta honen emaitzekiko errespetua galdegiten dugu, herriak behar duen egonkortasun politikoa eta susperraldi ekonomikoa erdiesteko. Beraz, Venezuelaren burujabetza osoa defendatzen dugu bere proiektu nazional eta soziala askatasunean burutu dezan inolako eskuhartzerik gabe.

Euskal Herritik argi diogu: Bai demokraziari Venezuelan. Denok gara Venezuela! Venezuela aurrera!

* “Venezuela aurrera” plataforma, Euskal Herriko 26 herri eragile, alderdi, eta sindikatuz osatua: Alternatiba, Arbol Euskal Herria, Askapena, Bachue (Kolonbiako Errefuxiatuak Euskal Herrian), Cine de Base, “La Puebla” Zirkulu Bolivartarra, Emigrados sin Fronteras, Ernai, Euskadi-Cuba, Euskal Komunisten Batasuna (EKB), Ezker Anitza-Izquierda Unida, Gazte Komunistak, Giltza, Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, Inti Kokone, IPES-GITE, LAB, Komite Internazionalistak, Marcha Patriótica Euskal Herrian (Colombia), Bakea eta Duintasuna / Paz con Dignidad, PCE-EPK, Resumen Latinoamericano, Revista “Encuentros”, SODePAz, Sortu.

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?