Portada Berriak EH internazionalista Probokazio faxista turkiarra Bilbon
Probokazio faxista turkiarra Bilbon PDF Inprimatu Email
2018/05/14

[Kurdistanekin elkartasun ekimena]  Pasaden larunbatean, maiatzaren 12, Erdoganen gobernuaren politika genozida eta inbaditzaileak salatzeko, eta Turkiako turismoari boikot egitera deitzeko, Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak mahai informatiboa jarri zuen Bilboko Bailen kalean.

Turkish airlines konpainiako zenbait kide guregana hurbildu dira era probokatzaile eta erasokorrean, keinu mehatxugarri faxistak eginez, eta argazkiak eta bideoak grabatuz. Ertzaintza eta Udaletxeko espazio publikoko arduradunak abisatu dituzte, hauek beharrezko baimenak genituela konprobatu ondoren gure jarduerarekin aurrera egin ahal izan dugu. Hala ere, Ertzaintzak alde egin ondoren, bisita probokatzaile eta erasokorrak jasotzen jarraitu dugu.

Turkish Airlines konpainiako ordezkarien jarrera probokatzailea eta faxista salatu nahi dugu. Konpainia hau, Turkiako gobernuaren politika genoziden konplize eta babeslea da. Turkiako turismoaren aurkako nazioarteko boikot kanpainarekin bat egiten dugu, herri kurduari elkartasuna adierazten diogu eta Erdoganen politika espantsionistak eta faxistak salatzen ditugu.

 

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?