Portada Berriak Euskal Herria
Euskal Herria
Badator Herri denda 2018-2019!!! PDF Inprimatu Email
2018/12/14

HD 2019Urtero bezala, kultura, hausnarketa eta konpromisoaren zale direnentzat, hitzordu garrantzitsua dugu Zirika herri gunean (Erronda, 12). Durangoko azokaren ostean, gabonetako ofertak alde batera utzita, kaleak argiztatzeko dirua xahutzeko beharrik gabe... Badator Bilboko kolektiboen Herri denda!

Baina... Zer da herri denda? Herri denda azoka bat da, topagune bat, kolektiboek ditugun materialak eskaini, besteenak ikusi eta elkarrengandik ikasteko erabili dezakeguna. Herri mugimenduaren lana diruz sustatzeko aukera, arropa politenak eskuratzekoa, liburu eta disko berezienekin gozatzekoa...

Hiru astez (Abenduaren 17tik Urtarrilaren 5era) Zirika! herri gunean (Erronda, 12) aurkituko dituzu, ordutegia 11:00/15:00 - 16:00/20:00 izango da. Besteak beste, gerren aurka, planetaren alde, internazionalismoan, presoekiko elkartasunez, sorkuntza librean, feminismotik edota komunikazioan lan egiten dugun taldeen materialak. Ireki atea eta sartu Bilboko Herri mugimenduaren azokara!

 
G7aren gailurraren aurka mobilizatzeko "G7 Ez!" plataforma sortu dugu hainbat eragilek, beste mundu bat sortzea posible eta premiazkoa dela aldarrikatuta PDF Inprimatu Email
2018/11/29

“G7 EZ! EH-tik beste mundu bat sortzen” Euskal Herriko plataforma aurkeztu dugu Biarritzen, komunikabideen aurrean. Hain zuzen ere, plataforma hau 2019ko abuztuan Biarritzen bertan egingo duten G7aren gailurraren harira sortu dugu hainbat eragilek ¬–partaideen zerrenda atxikituta-, kapitalismoak irudikatzen duen mundua errotik aldatzea beharrezkoa delako. Horregatik, gailurraren kontra mobilizatzera goazela iragarri dugu, beste mundu bat sortzea posible eta premiazkoa delako, eta Euskal Herritik ere norabide horretan ekarpena egitea dagokigulako. Zentzu honetan, G7aren presentzia errefusatzearekin batera, aldaketa sozialaren aldarriari hauspoa emango diogu.

Gehiago irakurri
 
“Batu indarrak, urrutira goaz! Gure gorputzen eta lurraldeen burujabetzara!”, Nazioarteko topaketak Bilbon PDF Inprimatu Email
2018/10/22

[Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa] Urriaren 22tik 28ra bitartean, Bilbon, egingo dugu Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketa. Bi urtean behin egin ohi den topaketa honetan 40 herrialdetako 130 emakume baino gehiagok hartuko dute parte. Eta Topaketa hauen aukera baliatuta, urriaren 27an, Feministon Herria eraikiko dugu Bilboko Areatzan. Euskal Herriko mugimendu feministaren alternatiba eta erresistentziak ikusarazteko espazio irekia. Txoko guztietako feministen topaleku izatea nahi duguna.

“Batu indarrak, urrutira goaz! Gure gorputzen eta lurraldeen burujabetzara!”, hori da Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketei harrera egiteko hautatu dugun lema. Udazkenean, urriaren 22tik 28ra bitartean, Bilbon izango da Nazioarteko Topaketa. Aste osoan zehar, 40 herrialdetako 130 emakumek baino gehiagok hartuko dute parte, herrialdeetako ordezkariak batzuk, eta antolakunde aliatuak besteak.

Euskal Herriko mugimendu feministak duen indarra da Topaketak hemen egitearen arrazoi nagusia. Eta noski, Mundu Martxak herri honetan izan duen izaera herritarra eta aliantzak sortzeko gaitasuna ere bai. Baina horrez gain, kontuan izan dugu, munduko hainbat txokotatik datozen askotariko emakumeentzat leku seguruagoa dela Euskal Herria. Badakigulako zenbait herritan nolako jazarpena bizi duten bizitzaren defendatzaileek, lesbianek, emakume borrokalariek… Hemen, baditugu espazio seguru bat sortzeko baldintzak, eta horretan saiatuko gara.

Gehiago irakurri
 
Piztu Bilbo! Itzali Mtv!: Bilboko udaletxearen "Baloreen karta"-ren aurrean PDF Inprimatu Email
2018/06/21

[Piztu Bilbo! Itzali Mtv!] Orain dela aste batzuk Bilboko udaletxeak baloreen karta banatu zuen Bilboko buzoietan. 350.000 biztanle dituen hiri baten, 1400 pertsonek hartu zuten parte dokumentua garatzeko prozesu parte hartzailean. Honetan, Bilboko uriaren giza garapenerako estrategikoak bezala hartzen ziren 17 balore. Geroago, alkatea eta bestelako ordezkari internazionalak publikoki topatu ziren prozesuaz harrotzeko.

Gehiago irakurri
 
“Piztu Bilbo, itzali MTV!” dinamika abiatu dute, Bilbo herrikoi eta anitzaren alde PDF Inprimatu Email
2018/04/27

[Uriola] 2018ko azaroan "MTV European Awards" makro-jaialdia antolatuko da BEC-en. Ekimen honen eta beste hainbaten aurrean, Bilboko zenbait eragile halako ekimenek kaltetu egiten dituztela jabetu dira, eta egoera salatu nahi izan dute. "Piztu Bilbo, itzali MTV" dinamika abiatu dute, hiri herrikoi eta anitzaren alde borrokatzeko dei eginez.

Gehiago irakurri
 


Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?