Piztu Bilbo! Itzali Mtv!: Bilboko udaletxearen "Baloreen karta"-ren aurrean Inprimatu
2018/06/21

[Piztu Bilbo! Itzali Mtv!] Orain dela aste batzuk Bilboko udaletxeak baloreen karta banatu zuen Bilboko buzoietan. 350.000 biztanle dituen hiri baten, 1400 pertsonek hartu zuten parte dokumentua garatzeko prozesu parte hartzailean. Honetan, Bilboko uriaren giza garapenerako estrategikoak bezala hartzen ziren 17 balore. Geroago, alkatea eta bestelako ordezkari internazionalak publikoki topatu ziren prozesuaz harrotzeko.

“Piztu! Bilbo / Itzali Mtv” -tik, turismoan, gentrifikazioan eta makroekimenean (Futbol mundialak, BBKLive, European Music Awards-Mtv) oinarritutako hiria kritikatzen duen asanblada den heinean, ezin izan dugu beste alde batera begiratu eta karta honen kontraesan estrukturala ikustarazi nahi dugu.

Lehenengo “balore”-tik hasita eta azkenaraino, denak dira onargarriak sentsibilitate pixka bat duen edozein pertsonarentzat, izatez, denak Giza Eskubideetan oinarriturik baitaude. Beraz, ez dira baloreak kritikatuko ditugunak, karta hau bultzatzen duten instituzioen itxurikeria baizik.

Udaletxeak, karta horren garapena jarraituko duen komisio bat sortu du, nahiz eta karta horrek ez dakarren inongo konpromesurik, inongo praktika edo proposamen zehatzik. Gure kritika, euskal erakundeen apostu estrategikoari dagokio, bereziki Bilboko udalaletxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiak lurralde honen garapen ekonomiko eta sozialarako apostuari,hots, enplegu prekarioa, ezberdintasunak, txiroen marginazioa, gure biziguneak kontsumorako jarri, elkarbizitzarako espazioen eta auzoetako elkartasun gune autogestionatuen  suntsipena. 20 urte baino geihago daramatza eredu aurrera egiten, Guggenheim Efektua onartu zenetik ekonomia oso bat eraldatzeko, industrial langile klase baten esplotazioan oinarritutako batetik, hiri osoaren eta bere biztanle guztien esplotazioan oinarritutako beste batera pasatzeko.

Adibide batzuk aipatzearren, bizitza duinaz hitzegiten du baloreen kartak, kalean bizi direnei jarraitu dezaten eragotziz eta lo egiteko guneak murriztuz; aberastasunaren banaketaz ari dira eta 20 urte baino geihago duen estrategia honek Bilboko auzo aberatsek, auzo txiroek baino 3 aldiz botere gehiago izatea bermatzen du; ingurugiroaren jasangarritasunak, ez du haintzat hartzen errauskailuaren desagerpena, baso eta parke naturalak urbanizatzeari uztea, edo super-Surraren ez handitzea; gizon-emakumeen arteko berdintasunari dagokionez, emakumeek paper lehenetsia dute gizartearen aktibazioan eta eskubide sozialen borrokan, hiri eredu hau euren zapalkuntzaz profitatu eta bultzatzen baitu.

Bilboko udaletxeak propaganda turistiko eta instituzionalarako beste tresna bat dauka esku artean, beste karta zuri bat ezberdintasun sozialetan sakontzeko eta euskal burgesiaren zein enpresa internazionalen ongizatea bermatzeko. Gure partetik, gure bizitzak jasangarriak egiten dituen hiri eredu hau kritikatzen jarraituko dugu.