Portada Berriak Euskal Herria G7aren gailurraren aurka mobilizatzeko "G7 Ez!" plataforma sortu dugu hainbat eragilek, beste mundu bat sortzea posible eta premiazkoa dela aldarrikatuta
G7aren gailurraren aurka mobilizatzeko "G7 Ez!" plataforma sortu dugu hainbat eragilek, beste mundu bat sortzea posible eta premiazkoa dela aldarrikatuta PDF Inprimatu Email
2018/11/29

“G7 EZ! EH-tik beste mundu bat sortzen” Euskal Herriko plataforma aurkeztu dugu Biarritzen, komunikabideen aurrean. Hain zuzen ere, plataforma hau 2019ko abuztuan Biarritzen bertan egingo duten G7aren gailurraren harira sortu dugu hainbat eragilek ¬–partaideen zerrenda atxikituta-, kapitalismoak irudikatzen duen mundua errotik aldatzea beharrezkoa delako. Horregatik, gailurraren kontra mobilizatzera goazela iragarri dugu, beste mundu bat sortzea posible eta premiazkoa delako, eta Euskal Herritik ere norabide horretan ekarpena egitea dagokigulako. Zentzu honetan, G7aren presentzia errefusatzearekin batera, aldaketa sozialaren aldarriari hauspoa emango diogu.

 

Hala, deialdi honekin bat egiten duten eragile guztiak gonbidatzen ditugu plataforman integratzera eta dei egiten diegu hemengo nahiz kanpoko herritar guztiei mobiliza daitezen, 2019ko abuztuko G7aren kontra ahal bezainbat indar bil ditzagun.

G7ak mendebaldeko zazpi potentzia ekonomikoak elkartzen ditu: AEB, Japonia, Alemania, Frantzia, Erresuma Batua, Italia eta Kanada. G7ko gailurrak potentzia horien nagusitasunaren ikur dira, kapitalismoaren interesen araberako konpromisoak bideratzeko egin ohi dituztelako. Konpromiso horien bitartez erabakitzen dira beste herriei inposatzen zaizkien ekonomia eta finantza politikak.

2019ko gailurrak berezitasun garrantzitsu bat izango du: Euskal Herrian izango dela; hots, kapitalismoaren, heteropatriarkatuaren eta inperialismoaren zapalkuntzei erresistentzia, elkartasuna eta bestelako mundu bat eraikitzeko borondatea sustraituta eta bizirik dauden lurralde batean. Horrenbestez, beste eredu batzuk babesteko eta beste aterabide batzuk eraikitzeko mobilizatuko gara, justizia soziala, elkartasuna eta berdintasuna oinarri.

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?