Portada Berriak Komite Internazionalistak Latinoamerika tinko! 2012 jardunaldiak Bilbon
Latinoamerika tinko! 2012 jardunaldiak Bilbon PDF Inprimatu Email
2012/05/30

latinoamerika tinko!Aurten ere Komite Internazionalistak erakundeak Latinoamerika tinko jardunaldiak antolatu ditu.

Urtero antolatzen diren jardunaldi hauek Latinoamerikan kapitalismoak sortzen dituen bidegabekeriak salatzea eta bertako gizarte mugimenduek eramaten dituzten borrokak erakustea du helburu.

Horretarako 2012ko jardunaldiak Kolonbian, Mexikon eta Brasilen ematen diren egoera ezberdinak aztertuko ditu. Kolonbian preso politikoen egoera aztertuko da bideokonferentzia baten bidez. Brasilen kasuan MST(Lurrik gabeko nekazarien mugimendua) nekazarien alde eramaten dituen borrokak ezagutzera emango da mugimendu honen kideek emango duten hitzaldi baten bidez. Amaitzeko, Mexikori buruzko dokumental bat jarriko da bertan 60 eta 70ko hamarkadetan “Txiroen Armadak” eraman zuen borroka erakusteko. Jarraian Mexikar jai bat egingo da.

Hau izango da egitaraua:

Ekainak 5(Asteartea) 19:30 HikaAteneo(Muelle de Ibeni 1, Bilbo)
CRISIS HUMANITARIA DE  L@S PRES@S POLITIC@S EN COLOMBIA
HIZLARIA(Bideokonferentzia): LEONARDO JAIMES ABOGADO  DEL EQUIPO JURÍDICO PUEBLOS

Ekainak 6 (Azteazkena)  20:00 Gatazka(Ronda 12, Bilbo)
MST ETA ELIKADURA SUBIROTASUNA
HIZLARIA: MSTko kideak

Ekainak 8 (Ostirala) 19:30 Gatazka(Ronda 12, Bilbo)
LA GUERRILLA Y LA ESPERANZA: LUCIO CABAÑAS(Dokumentala)
ZUZENDARIA: GERARDO TORT 109min
ETA GERO 21:00ETATIK AURERRA JAI ETA JANARI MEXIKARRA

 
Banner
+Video

AGENDA

May 2013
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31