Portada Berriak Komite Internazionalistak “¡Cómo no quererte Alba!” liburuaren aurkezpena askatutako bere idazlearekin batera
“¡Cómo no quererte Alba!” liburuaren aurkezpena askatutako bere idazlearekin batera PDF Inprimatu Email
2014/05/19

Como no quererte AlbaBILBO. "¡Como no quererte, Alba" liburuaren aurkezpena Iñaki Gonzalo "Kitxu" idazlearekin batera. Maiatzaren 22an, ostegunean, 19:30etan Zirikan (Ronda, 12)
1990eko irailaren 10ean Begoña García Arandigoien “Alba” El Salvadorreko Santa Ana sumendiaren magalean dauden kafe-soroetan zauritu eta atzeman zuten, El Salvadorreko indar armatuen eta FMLN-ko ERP gerrillaren zutabe baten arteko liskar batean. Gerora, El Salvadorreko armadak bortxatu, torturatu eta garondoan tiro bat emanez exekutatu zuten.

1980ko urtarrilaren eta 1991ko uztailaren artean El Salvador odolustu zuen eta 1992ko bake akordioekin bukatu zen barne gerraren urteak ziren.

Bi urte beranduago, Iñaki Gonzalo, Kitxu, kazetari eta idazlea, kartzeleratu zuten, eta bertan, barrote artean, idatzi zuen “Como no quererte, Alba!” (Txalaparta, 2010). Batzuetan erreala, beste batzuetan irudimenez osatua, lehenengo Nicaraguako hospitale salvadordar batean laguntzeko, eta ondoren FMLNren baitan Santa Anako frentean borrokatzeko etxea, lagunak, familia, finean dena utzi zuen emakume baten biografia.

19 urteko espetxealdiaren ostean, eta zegokiona baino 7 hile beranduago, 2013ko azaroan, Kitxuk espainiar kartzelak atzean utzi zituen. Behingoz, gure artean dugu ezinbesteko liburu honen inguruan aurrez aurre solastu ahal izateko. Horregatik, Komite Internazionalistak-ek liburuaren aurkezpen berezi bat antolatu du hurrengo ostegunean, maiatzaren 22an, 19.30etan Zirika! Herri Gunean. Gonbidatuta zaudete.

 

+Video

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx