Portada Berriak Komite Internazionalistak Komite internazionalistak erakundeak nazio askapen prozesuetan askapen sozialerako borrokei buruz hausnartzeko jardunaldiak antolatu ditu
Komite internazionalistak erakundeak nazio askapen prozesuetan askapen sozialerako borrokei buruz hausnartzeko jardunaldiak antolatu ditu PDF Inprimatu Email
2018/01/27

Komite Internazionalistak erakundeak urtarrilaren 29tik otsailaren 4ra arte "Herriok bidean. Bide-orriak askapen nazional eta sozialerako" jardunaldiak antolatu ditu Bilbon.

Astean zehar Zirika Herri Gunean antolatuko diren ekitaldietan herrialde ezberdinetatik etorritako pertsona eta erakundeek parte hartuko dute: Eskozia, Ipar Irlanda, Tamil Eelam, Kurdistan, Palestina, Mendebaldeko Sahara, Katalunia eta Euskal Herritik. Jardunaldietan askapen sozialerako borrokak eta nazio askapen prozesuen inguruko eztabaidak eta hausnarketak izango dira. Lehen aipatutako herri horien borroken ezaugarriak ezagutaraziko dizkigute ere.

Komite Internazionalistak erakundeak ekitaldi publiko batzuk antolatu ditu eta asteburuan herri desberdinen ordezkaritzek topaketetan parte hartuko dute. Topaketa horien ostean, parte-hartzaileek saio irekia izango dute domekan.

Programa honakoa da (ekitaldi guztiak Zirika Herri Gunean, Erronda kalea 12, izango dira):

Urtarrilaren 29an, astelehena, 19:00etan:
“No FireZone. Genozidio ezezaguna Sri Lankan"
CallumMcRaek (Bakearen Nobel Sarirako izendatutako kazetaria) 2015ean zuzendua, Nüremberg, Praga, Kiev, Buenos Aires, AddisAbeba eta beste zinemaldietan saritua, Emmy sarietarako nominatua. Sri Lankan, India eta beste herrialde batzuetan debekatuta.
-Aurkezpena: Gontzal Martinez de la Hidalga (Komite internazionalistak, Nazioarteko Sri Lankako Genozidioari Buruzko Herrien Auzitegi Iraunkorraren laguntzailea)

Urtarrilaren 30ean, asteartea, 19:00etan:
Kurdistan. Zer gertatzen ari da Rojava-n?
-MaryamFhati (NewrozEuskal-Kurdu erakundearen militantea, jatorriz Ekialdeko Kurdistangoa, Iranek okupatuta, Euskal Herrian erbesteratua)

Urtarrilaren 31n,asteazkena, 19:00etan:
Catalunya. Borroka soziala nazio eraikuntzan.
-Isabel Vallet (jurista, CUPeko militantea, Kataluniako Parlamentuko kide ohia)
-La Base erakundeko militante bat

Otsailaren 1ean, osteguna, 19:00etan:
Euskal Herria. Bide desberdinak emantzipaziorako.
-Jule Goikoetxea (filosofo politikoa, ikertzaile eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea)
-Jakue Pascual (ekintzaile eta soziologoa, AnarkHerria liburuaren egilea)

Otsailaren 2an, ostirala, 19:00etan:
Tamil Eelam. Iraultza Sri Lankako uhartean.
-AhilanWardaraya (Alemanian erbesteratu tamila, Nazioarteko Giza Eskubideen Erakundea, Bremen)
-JudeLal Fernando (Irlandanerbesteratu zingalesa, Dublineko TrinityCollege irakaslea)
-VirajMendis (Alemanianerbesteratu zingalesa, Nazioarteko Giza Eskubideen Erakundea, Bremen)

Otsailaren 3an,larunbata:
Aipatutako herrialde ezberdinetako ordezkaritzen topaketa. Asanbladak egun osoan zehar izango dira.

Otsailaren 4an, igandea, 12: 00etan:

Bilkurak amaitzeko parte-hartzaile guztiek ekitaldi publiko bat burutuko dute. Horretan, prozesu nazional eta sozial bakoitzaren aurkezpena egingo dute eta aurreko egunean elkarrekin egindako manifestua aldarrikatuko da. Ondoren, ikusle eta prentsak galderak egiteko eta eztabaidatzeko aukera izango dute.

 

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?