Portada Berriak Mundua Eta NATO, zer?
Eta NATO, zer? PDF Inprimatu Email
2010/11/26

[Komite Internazionalistak / Pello Armendariz eta Ioseba Landa] Egunak pasa dira Lisboatik bueltatu ginela Komite Internazionalistetako delegazio txiki bat eta gurekin batera Bilbotik etorri ziren ikasle ezberdinak. Hantxe NATOren Gailurraren harira ospatu ziren bileretan hainbat gai jorratu ziren, haien artean, Errusiarekiko harreman estuago bat mantentzea(euren arteko ofentsibak ekiditu, Afganistanen kooperazioa indartzea eta misilen aurkako defentsa sistema bat aztertzea), Afganistanetik tropek ospa egitea lau urteko epe batean(armada afganiarraren esku utziz orainarte OTANek gauzatutakoa), erakundearen egituran hainbat urraketa, eraso informatikoen bai eta nazioarteko terrorismoaren aurkako neurriak eramatea.

Estatu aliatu guztiak, Mevdev bai eta Afganistaneko sasilehendakaria bildu baziren ere, euren politika belizistaren aurka Kontra-Gailurra antolatu zen Portugaleko hiriburuan eta hara bertaratu ginen. Black-Block delakoaren mamu mediatikoa zela eta, ordurarte Lisboan ezezaguna zen salbuespen egoera bat ezagutu zen, errepresio eta askatasunen murrizketa neurrigabeekin. Aireportuetan eta Espainiarekin muga pasatzeko zeuden errepide nagusietan kontrolak ezarri ziren eta susmagarria zen orori bidea oztopatu edota deportatzen zitzaion. Guztira, 350 aktibista baino gehiagok pairatu zituzten neurri hauek, besteak beste, finlandiar pazifistez beteriko autobusa eta diputatu laborista bat. Pasabideen %20etan kontrolak zeudenez, pasatzea lortu genuenok errepide ezkutuetatik egin behar izan genuen.

Bertaratu ginen euskal delegazioko kideok, zapore gazi-gozo bat izan genuen. Aurreko urteko Estrasburgoko 60. Urteurrenaren NATOren Kontra-Gailurrean, mundu osotik iritsitako jendarte antinperialistek (320 erakunde inguru) protesta ikusgarriak burutu zituzten, non 30.000 pertsona baino gehiagoko manifestazioaz gain, NATOko kideen hotela sutan kiskali zuten, besteak beste. Oraingoan, Gailurraren garrantziaz jabetuz, jende oso gutxi ikusi genuela izan zen geure sentsazioa. Eta kazetariz jositako presio mediatikoa egon arren, aitzitik, gure herrietako komunikabideetan Kontra-gailurraren oihartzun handirik ez da izan.

Berez, Portugalen mobilizazio giro nabaria izango zela pentsatzen genuen, herrialdearen egoera ekonomiko latzaz gain, asteazkenean Greba Orokor historiko bat zegoelako. Eta bertakoek esan zigutenaren arabera, arrazoi horrexegatik jende ugari euren herrietako grebaren mobilizazioen adi zegoenez NATOren protesta pixka bat baztertua izan zen.

Bestalde, Kontra-Gailurrera iristeko zailtasun geografikoa parte hartze eskasaren faktore bat izan daiteke. Kontuan hartu behar dugu NATOren aurkako mugimendu nagusia Europa erdialdean kokatzen dela (hartara Estrasburgoko mugimenduaren arrakasta), eta Lisboara iristeko Europar hegoaldeko puntaraino desplazatzeak suposatzen duen nekeza ere.

Gainera, Portugaleko gizarte eta herri mugimenduen baitan, 1980ko hamarkada hasieratik ez da sumatu enfrentamendu liskartsurik poliziarekin, beraz, honek azaltzen du Kontra-Gailurraren harira istilurik ez ikusteak. Era berean, kale istilurik ez egoteak, Gobernuak burutu dituen askatasun urraketa eta errepresio neurriei sostengua eta zilegiztatzea dakarrela ulertzen dugu, nazioartean Portugaleko arrakasta poliziala agerian utziz.

Nahiz eta Lisboako kaleetan mobilizazio giro gogorra arnastu eta larunbateko manifestazio batuan 25.000 manifestari inguru elkartu, ohikoa den antiglobalizazio eta antikapitalista mugimenduan bizi den zatiketa nabaritu zen. Bloco de Esquerda, Partido Comunista Portugues, anarkistak, antimilitaristak (Plataforma Anti-Gerra Anti-Nato delakoan antolaturik)... mugimendu autoritario eta antiautitarioaren arteko sektarismoak eta eztabaidak nabarmendu ziren.

Orokorrean, bistan da antiglobalizazio mugimenduaren nolabaiteko gainbehera, bai proposamenen aldetik eta baita protestaren aldetik ere. Seattle eta Genovako esperientziak historia bihurtu dira. Baina, egungo krisi ekonomiko, sozial eta ekologikoaren aurrean ezin dugu etsi, eta antiglobalizaziotik jaso dugun aktibismo transnazional berriari eta nazioarteko gizarte mugimenduen arteko sareari probetxua ateratzen jakin behar dugu. Betiere aurrera begira eta ohikoa den “Beste mundu bat beharrezkoa” delakoaren leloa baztertu gabe. Deszentralizazio-zentralizazioaren eztabaida gaindituz, bai lokalki eta baita globalki borrokatuz, oinarrizko eta erradikalizazio antikapitalistari eutsi behar diogu, azkenaldiko instituzionalizazio desmobilizatzailea baztertuz.

Gailur honetan, NATO kapitalismoaren ejertzito bezala handitzea helburu duenez, Ipar eta Hegoaren arteko hutsunea iraunarazi eta handitzen doa. Eta gure erantzuna irmoa izaten jarraitu behar du. Horretarako badugu hitzordu garrantzitsu bat 2011an: udaran Estatu Frantseseko Niza hirian G8aren azken Gailurra izan daitekeenaren aurkako protesta mundiala dugu nazioarteko mugimendu antikapitalista orok. Bizi dugun testuinguruan berebiziko garrantzia izango du bilera horrek, eta gure desadostasuna helarazi behar diegu. Antiglobalizazio mugimenduaren etorkizuna bertan erabakiko dugu!

 
Banner
+Video

AGENDA

May 2013
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31