Galiziar erresistentziarekin elkartasuna!!! Errepresioari Stop!!! |
2013/01/09 | |||
Pasa den Urtarrilaren 7an Adriám Mosqueira “Senlheiro” atxilotu zuten Compostelako inguruetan dagoen bere jaioterrian, operatibo antiterrorista baten barruan. Hamabi orduz izan zuten inkomunikatua eta izkutatua, biharamunean etxearen miaketa egin zuten arte. Errepresio errealitateak egoera mingarrietara garamatza, baina baita elkartasun eta salaketara. “Senlheiro” makurtzen ez den galiziar gizon eta emakumeetariko bat besterik ez da, dependentzia, txirotze eta esplotazioaren aurka borrokatzen duena. Denontzako gogorra den une honetan, Galiziar herriaren nazio askapenaren eta askapen sozialaren alde borrokatzen duenetariko bat da, eta horrela aldarrikatzen dugu ustel, esplotatzaile eta torturatzailez beteriko sistema osatzen duen Estatu españolaren aurrean.
|
+Video