Bartolina Sisa eta emakumeen borroka Imprimir
28/08/2006

1980ko urtarrilaren 10ean Boliviako emakume nekazarien erakunde garrantzitsuena sortzeko bere izena hartu zuten: FNMCB""BS (Federación Nacional de Mujeres Campesinas Bartolina Sisa). Gehienek CSUTCB-n (Confederación Sindical de Trabajadores Campesinos de Bolivia) parte hartzen zuten jadanik baina erakunde propioa izateko beharra ikusi zuten diskriminazio bikoitza pairatzen dutelako; alde batetik nekazariak eta indigenak izateagatik eta beste aldetik emakumeak izateagatik.

Bartolina Sisa Sullkawi komunitatean jaio zen orain dela hiru mende. Berak, Tupaj Katarik eta hainbat indigenak Boliviako independentziaren alde borrokatu zuten espainolen aurka bizitza eman arte. Bartolina Sisa urkatu zuten askatasuna defendatzeagatik. Emakumea eta indigena zen, gaur emakumeen borrokaren sinboloa da.

1980ko urtarrilaren 10ean Boliviako emakume nekazarien erakunde garrantzitsuena sortzeko bere izena hartu zuten: FNMCB""BS (Federación Nacional de Mujeres Campesinas Bartolina Sisa). Gehienek CSUTCB-n (Confederación Sindical de Trabajadores Campesinos de Bolivia) parte hartzen zuten jadanik baina erakunde propioa izateko beharra ikusi zuten diskriminazio bikoitza pairatzen dutelako; alde batetik nekazariak eta indigenak izateagatik eta beste aldetik emakumeak izateagatik.

Azken 20 urtetan erakundea indartu eta haunditu egin da nahiz eta testuinguru politikoak oso latzak izan (diktadurak, krisialdi ekonomikoak...) eta gaur Boliviako garrantzitsuenetarikoa da.

"Las Bartolinas"-entzat formakuntza funtzeskoa da, horrexeagatik hamabi urte badaramate heziketa proiektuak antolatzen herri eta komunitate bakoitzean emakume liderrak izateko. Kanpotik ezagutzen ez den lana da, baina oinarrian nabaritzen da; hori bai oraindik asko dago egiteke non gizartean ez ezik, erakunde eta gizarte mugimenduetan ere diskriminazioa pairatzen dute.

FNMCB erakunde nazionala da eta Boliviako bederatzi departamenduetan presentzia dauka (Potosin, Santa Cruz eta Cochabamban batez ere) baina beste erakunde askorekin lan egiten du tokiaren egoeraren arabera. Bere borroka ulertzeko lau arlo kontuan hartu behar dira: Emakumeen eskubideen defentsa, Heziketa, Elikagai-subiranotasuna eta Nazioarteko harremanak.

Emakumeen eskubideak defendatzeko nekazal munduan bizi den egoera latza aztertu behar da. Askok ez daukate ezta nortasun agiririk, beraz ez zituzten kontuan hartu nekazal erreforman edo lurralde banaketan. Nortasun agiririk gabe ez dira existitzen ofizialki baina gero haiek dira gehien lantzen dutenak bai lurran baita produktuak saltzen ere. Oinarrizko komunitateetan lan egiten dute bartolinek bertako emakumeek indar gehiago lortzeko.

Lehen esan dugun bezala, heziketari garrantzi handia ematen diote. Neska askok ere berehala bertan behera uzten dute eskola etxean laguntzeko eta gero ez daukate esperientzia komunitatearen bizitza publikoan parte hartzeko. Hiru urteko trebakuntza ikastaroak burutzen dituzte eta kurtsoetan beste erakundeetako emakumeak bertaratzen dira (kolonizatzaileak, MSTkoak, indigenak...).

Elikagai-subiranotasunaren aldeko apostua eginez beste produkzio eredua aldarrikatzen dute. Orain arte bultzatu den eredua komertziala da, esportaziorako bakarrik eta eredu horrek ez ditu populaziaren beharrak betetzen. Bestalde eredu honen beste ondorioetako bat lurraren lehorketa eta agortzea da. Aldiz, Bartolinek (beste erakundeekin batera) proposatzen duten eredua produkzio txikietan oinarritzen da eta elikagaien produkzioa bera herri eta pertsonen subiranotasunarekin lotzen dute. Eredu honek pertsona guztien elikadura (kalitatezkoa) bermatzen du eta ez du ama lurra (Pachamama) hondatzen.

Baina Bartolinak ez daude bakarrik, ez Bolivian ezta munduan ere. Nazioarte mailan Via Campesina nekazal erakundean koordinatzen dira beste mugimenduekin. Europa (Euskal Herriko EHNE adibidez), Asia eta Amerikako hainbat nekazal sindikatuek osatzen dute Via Campesina. Munduko Foro Sozialean eta beste espazioetan munduko nekazarien ahotsa entzunarazten dute nekazal erreforma eta elikagai subiranotasuna aldarrikatzeko, beste produkzio sistema ere posiblea delako.

Azkenik, FNMCB""BS -k era aktibo batean jokatzen du Boliviako politikan, IPSP (Instrumento Político para la Soberanía de los Pueblos) sortu zuten beste erakundeekin batera . IPSP-tik MAS (orain gobernuan dagoen alderdia) sortu zen eta honek ez du bete erakunde sozialek planteatu nahi zuten hainbat ezaugarri. MAS-k betiko alderdi politikoen estrukturak eta antolatzeko erak bereganatu ditu eta ondorioz oinarriek alderdia kontrolatzeko ahalmen asko galdu dute. Gobernuarekiko itxaropena daukaten galdetzean, honakoa erantzun digute: "Gure itxaropen nagusia Boliviako oinarrizko herri mugimenduak dira, ez hainbeste buru politikoak".