Ez dute sekula gure elkartasuna geldituko! Imprimir
06/10/2016

Atzo, urriak 5, elkarretaratzeak izan ziren hainbat hiritan Gazak jasaten duen blokeo sionista eten nahi zuen emakumeek gidatutako ontzia nazioarteko legedia urratuz erasotua eta bahitua izan zelako Israelgo armadaren eskutik. Hemen duzue Komite Internazionalistatik bidali diegun elkartasun mezua:

Beste behin, Bilbotik, Israelgo estatu genozida salatu nahi dugu, bai eta Israel laguntzen duten estatu hipokritak ere. Era berean, hemendik gure adorea eta elkartasuna bidali nahi diogu herri palestinarrari, batez ere Gazako herriari eta Gazaruntz abiatu diren 13 emakumeei, erasotuak eta bahituak izan baitira ejerzito sionistaren eskutik nazioarteko uretan.

Emakume hauek, Gazako, Zisjordaniako, herbestean bizi diren emakumeen eta 48ko Palestinako lurraldeetako emakumeen indarrak bere eginez Israelek indarrean duen Gazaren aurkako blokeoa hautsi nahi izan dute era baketsuan, eta honekin batera, herri palestinarrari itxaropen-mezua eraman nahi diote.

Israelek moztu die bidea eta asmoa, inpunitate osoarekin, 70 urtetan erabili duen inpunitate bera hain zuzen ere. Israelek soinu bonbak jaurti ditu, eta ohiko biolentzia erabili du berriro Palestinako herriarekiko elkartasuna ekiditeko.

Baina bere politika kolonialistak eta bere praktika genozidak ez dute eta ez dute sekula gure elkartasuna geldituko, era desberdinetan helduko da gure elkartasuna Palestinara, lurrez, airez eta itsasoz.

Israelgo gobernuaren gehiegikeriak salatzen jarraituko dugu, Israel laguntzen duten gobernuak presionatzen jarraituko dugu eta horretarako boikota bezalako tresna legitimoak erabiliko ditugu, okupazioa bukatu arte, preso eta errefuxiatu palestinarrak Palestinara bueltatu arte eta Palestina sionismotik libre izan arte eta bere orainaren estas etorkizunaren jabe izan arte.

Gora Palestina libre!