Hitzaldia Bilbon: Venezuelako prozesu iraultzailea feministaren ikus puntutik |
![]() |
07/12/2014 | |||
Marianela Tovar, historialaria eta Venezuelako Unibertsitate Zentraleko irakaslea da. Venezuelako herriak aurrera daraman prozesu iraultzailea sarritan analizatu eta beti jarraitu izan dugu interes handiarekin, elkartasunez, eta ikuspuntu aktibo eta kritikoarekin. Kasu honetan herri honen errealitatea ikuspegi eta proposamen feministatik ezagutzeko aukera ezinhobea izango dugu, berau munduaren edozein lekutan aldaketa erradikalak aurrera ateratzeko ezinbestekotzat jotzen baitugu. Elkartrukatu, alderatu eta eztabaidatu dezagun bada, gizarte feministaren aldeko bidea eraikitzeko, gizarte librea hain zuzen ere.
|