UHintifada 459: Amaia Elorza: «CAF oso konpainia garrantzitsua da hemen, Beasainen, baina galdetu beharko genuke zertarako baliatu nahi duen CAfek botere hori, azpiegiturak eraikitzeko edo Palestinako kolonizazioa sustatzeko»
UHintifada

UH459-eDatorren ekainaren 10ean CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra antolatu du bere Beasaingo egoitzan. Espero liteke topagune hori foro egokia izatea enpresako zuzendaritzak azalpenak eman ziezaien akziodun eta inbertsiogileei nazioarte mailan eskuartean darabiltzan proiektuen inguruan; besteak beste; nazioarteko legedia urratuz, eta okupaziopeko eremuetan zehar, konpainia gipuzkoarra Jerusalem Ekialdearen eta Jerusalemeko hirigunearen artean eraikitzen ari den tranbia linearen inguruan. Baina, zantzu guztien arabera, beste behin ere, seguruenik, ezikusiarena egingo dute etxeko korridorean duten elefantearen aurrean. 2019an Israelgo administrazioak eremu palestinarrean ilegalki okupatutako koloniak azpiegitura egonkor batez hornitzeko proiektuaren kontratua esleitu zien CAFek eta Shapir konapinia israeldarrak osatutako patzuergoari, proiektua nazioarteko zuzenbidearen kontrakoa bada ere. Gogoratu behar da Shapir, CAFen bazkidea, NBEren zerrenda beltzean dagoela, Palestinako okupazioarekin aberasten den enpresetako bat delako. Proiektu polemiko horretarako lehiaketan parte hartzekoak ziren beste nazioarteko enpresa guztiak erretitratutakoan, CAFek eskuratu zuen kontratua, eta seguruenik horretan parte hartzeak etekin oparoak ekarriko dizkie, epe laburrean, konpainiako zuzendariei; baina epe luzean kalte handia egingo dio enpresaren irudi korporatiboari. Izan ere, dagoeneko nazioarteko merkatuetan jomugan zituzten hainbat kontratuetako parte hartzea kolokan dago. Kontu honetaz hitz egiteko Amaia Elorza abokatu beasaindarra gonbidatu dugu Uhintifadako mikrofonootara. Elorza sei urte luzez aritu da Palestinan bizitzen eta lanean, hain zuzen ere, Bethlehem eskualdeko Aida errefuxiatuen kanpamenduan. Orain, berriz, Beasainen bizi da, txanponaren ifrentzuan, kolonizazioaren azpiegiturak eraikitzen ari den konpainia hain errotuta dagoen eskualdean.

Bere jardunean Elorzak azaldu digu gertutik ezagutu zuen egoera hura, kolonien itzalean bizitzea zer den, eta nola eragiten dion kokaleku ilegalen sare horrek palestinarren bizimoduari. Haren esanetan, koloniek baldintzatu dute baserritar palestinarren bizibidea, eta oro har, bertako populazioaren mugikortasuna. Gainera, kolonoek etengabe jazartzen dituzte palestinarrak, bortizkeriaz eta inpunitate osoz. Azaldu du, halaber, Israelek historian zehar baliabideak aldatu dituela betiko xedeari eusteko, alegia, lurraren kolonizazioari. Garai batean bertako populazioa tankeen indarrez kanporatzen zuten bezala, egun apartheid legediaz eta azpiegitura baztertzaileak eraikiz egiten dute. Azpiegitura horien helburua bikoitza da; batetik, okupatutako lurrak Israelekin konektatu eta Israelgo eremua de facto zabaltzea; eta bestetik, eremu palestinarrak sakabanatu eta isolatzea, eta haien erresistentzia gaitasuna zatikatzea. Bestalde, azaldu ditu proiektu hau ilegala dela egiaztatzeko gako legalak, eta zertan egiten duten iruzur CAFek eta Eusko Jaurlaritzak berak euren argudiabideetan.

Beste alde batetik, Goierriko ikuspegiari dagokionez, aitortzen du beldurra dagoela langile batzuen artean, kontratu horren galerak ekar litzakeen ondorioengatik, eta oro har, Gipuzkoan ez dagoela mugimendu nabarmenik proiektu honen kontra. Bere iritziz, ikuspegi etikoa alde batera utzita, asko kezkatuta daude kontratu hau bertan behera geratzeak epe laburrera ekar litzakeen ondorioekin, baina hemendik urte batzuetara ekar ditzakeen ondorioak okerragoak izan daitezke, CAF kolonzazioarekin aberasten diren konpainien zerrenda beltzean sartuko balitz, nazioarte mailako kontratu asko konprometituta gera litezkeelako.

 
Zirika! herri gunean burutu zen "Malestamos" liburuaren aurkezpena galdu zenuen?
Komite Internazionalistak

MalestamosHemen duzue Javier Padilla eta Marta Carmona egileekin izandako solasaldiaren audioa.

"Sentimendu batek zeharkatzen ditu gure bizitzak. Ez da antsietatea, ez da depresioa, ez da euforia edo kezka. Gaizki gaude, besterik gabe. Osasun mentalaz hitz egiten duten gizarteetan bizi gara, baina, egia esan, nahastuta dauden kontzeptu batzuei buruz hitz egiten ari dira: etsipena, nekea, itxaropen falta, estresa, kezka eta zailtasuna sentimendu hori noiz amaituko den jakiteko. Hizpide dugun ondoezak zerikusi handia du egin daitekeen etorkizuna irudikatzeko ezintasunarekin, bihar gertatuko denari buruzko ziurtasunik ezarekin edo datorrena gertatu zena baino okerragoa izango dela pentsatzean ateratzen zaigun islarekin. Horren aurrean, badirudi gizartearen lehen pultsioa ondoez hori patologizatzea dela, terapiaren edo psikofarmakoaren bidez. Aukera alternatibo bat, baina eremu jakin batzuetan ere ohikoa dena, sufrimenduaren berezitasuna ukatzea eta politizaziorako deia egitea da, erantzun posible bakar gisa. Liburu honetan, «gertatzen zaigunari» buruz hitz egitean aurrez aurre ditugun dilema faltsuei heltzen saiatzen gara, sufrimendu psikikoaren sustraietara begiratuz eta arazoaren konplexutasuna saihesten ez duten konponbideak planteatuz. Etsipen-egoera orokortu horretatik irtetea ezin da banakako arretaren ondorio izan; aitzitik, lanaren, biziraupen-eskubideen eta balio posmaterialei lotutako eskubideetara (autonomia, adierazpen-askatasuna, demokraziaren garapena, etab.) zabaltzearen eremuko esku-hartzeak zuzenean aipatzen ditu, eta horiei esker, etorkizunaren konkistan pentsatzeko aukera ematen digu."

 
Herri denda badator!!! 10 urte parte hartzen ari garen kolektiboen borrokak ikustarazten eta bestelako kontsumo mota baten alde egiten

HD202210 urte bete ditugu Herri Denda Zirika! herri gunean egiten hasi zenetik.

Urtero bezala, hitzordu garrantzitsua dugu Zirikan! (Erronda, 12). 10 urte parte hartzen ari garen kolektiboen borrokak ikustarazten, 10 urte bestelako kontsumo mota baten alde, 10 urte gabonetako opariak feminismoz, sozialismoz, ekologismoz, internazionalismoz eta askoz gehiagoz bustitzen.
Badator Bilboko kolektiboen Herri Denda!

Baina... Zer da Herri Denda? Merkatu bat baino gehiago da, elkargune bat, non kolektibook ditugun materialak eskaini, besteenak ikusi eta elkarrengandik ikasteko erabil ditzakeguna. Herri mugimenduaren lana ekonomikoki sustatzeko aukera, jantzi politenak erostekoa, liburu eta disko berezienekin gozatzekoa...

Hiru astez (abenduaren 12tik 30era) Zirika! Herri gunean gerren aurkako materialak aurkituko dituzu, presoekiko elkartasunean aritzen diren eragileen materiala, sorkuntza librean burututako lana, besteak beste.

Ireki atea eta sartu Bilboko Herri Mugimenduen azokan!


 
Bihar, abenduak 2, hitzaldi bat daukagu Zirika!-n, "Control social en la CAV y sus vinculos con el Estado de Israel"
EH internazionalista

P. HitzaldiaAdierazpen sionistak gero eta gehiago dira Euskal Herrian (CAF bezalako tren fabrikak, elikagaiak, kosmetikoak, hotelak, artistak...), baina bada oso larria den zerbait: euskal instituzio publikoek israeldar armagintza empresekin dauzkaten kontratuak. Honen inguruan arituko dira Ekaitza Cancela eta Carlos Díaz datorren ostegunean (abenduak 2) 18:30 etan Zirika Herri Gunean

Sinonismorik gabeko Euskal Herrirantz, boikotea dezagun adierazpen sionista oro!

 
Badator Kurdistan begiratuz. Zinema kurduaren V. zikloa
EH internazionalista

Zine KurduaKurdistanekin Elkartasun Ekimenak "Kurdistan begiratuz" 5. zinema kurduaren zikloa antolatu du. Proiekzioak Bilborock aretoan izango dira azaroko hiru astelehenetan.

Astelehena Azaroak 8, Bilborock, 19:00

Xwêbun, Turkiako emakumeen erresistentzia

Zuzendaria: Frauen Film Kollektiv: Sarah, Antonia, Nilgün, Eylem, Lisa, Cora

Iraupena: 60 min

Urtea: 2019

Hizkuntza: Kurduera gaztelaniazko azpitituluekin


Erdoganek mugimendu demokratiko kurduaren aurka daraman gerrak bereziki emakumeei eragin die. Errepresio horren aurrean, emakumeek erresistentzian oinarrituriko egitura demokratiko sendoak eraiki dituzte.

Hasankeyfen aldeko negarra

Zuzendaria: Firat Erez

Iraupena: 11 min

Urtea: 2018

Hizkuntza: Kurduera gaztelaniazko azpitituluekin

12 mila urteko historiarekin, Hasankeyf uraren azpian lurperatu zuten 2019ko amaieran Ilisuko presaren eraikuntza amaitu zenean, hala, zibilizazioen historia argitzen dituzten aztarnak desagerraraziz. Ondare honen desagerpenagatiko deitoreak ondare kultural komunaren, naturaren eta bizitza komunitarioaren suntsipena sinbolizatzen du.

Gehiago irakurri
 

UHintifadaUhintifada 454: Lidon Soriano: «Rachel Corrie erail zutenetik 20 urtera, eta sarbidea gero eta murriztuago dagoen arren, garrantzitsua da Palestinara joaten jarraitzea, euren erresistentziaren testigantza emateko»
2023/04/05

Iragan martxoaren 16an 20 urte bete ziren Rachel Corrie ekintzaile estatubatuar gaztea erail zutenetik. Corrie Rafah eskualdean zegoen, Gazako hegoaldean, palestinarren etxebizitza bat birrintzekoa ze [ ... ]


UHintifadaUHintifada 453: Jaldia Abubakra: «Erregimen sionistak duela ehun urte abiatutako garbiketa etnikoak badirau, populazio palestinarraren kontra bortizkeria baliatuz. 48an erabateko genozidioaren bidez egiten zuten eta orain tantaka, egunero palestinarren bizimodua jasanezina bilakatuz, alde egin dezaten»
2023/03/28

Martxoaren 30ean Palestinako Lurraren Eguna oroitzen da nazioarte mailan. Jardunaldi horretan 1976an erregimen sionistak Galilean burututako sarraskia ekartzen da gogora. Orduan, okupazio armadak buru [ ... ]


UHintifadaUHintifada 452: Luz Gomez: «7 urte zituela Darwishek bere etxetik ihes egin behar izan zuen atzean ohea bero eta irratia piztuta utzita. Berea istorio pertsonala da, baina baita 1948tik palestinarrek pairatzen duten hondamendi-historia kolektiboaren parte bat ere»
2023/03/22

Martxoaren 13an Mahmud Darwish idazle palestinarraren jaiotzaren urtemuga oroitzen da. Darwish egile maitatu eta itzal handikoenetakoa da Palestinan zein Palestinatik kanpo, eta Uhintifadan probestu n [ ... ]


UHintifadaUHintifada 451: Daniel Lobato: «Kongresuko delegaritzak Israelgo Rafael armagintza enpresara egin duen bisita egitasmo baten barruan kokatzen da, eta Espainia mundu osoan Israelgo gerra produktuak zabaltzeko abiapuntu bilakatzea du helburu»
2023/03/01

Aste honetako atalean gure ohiko kolaboratzaileetako bat izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan, Daniel Lobato, Palestinako eta Ekialde Hurbileko egoeraren azterlaria. Harekin hitz egiteko asm [ ... ]


Herriak.org buletina

Gure aktibitate edota babesten ditugun borroken inguruko albiste eta informazioa jaso nahi baduzu, hasierako orriko fomularioa bete ezazu, “herriak.org” buletina zure helbide elektronikora helarazteko.
Agenda

Euskal Herriko zure auzo edo herrian internazionalismoaren testuinguruko aktibitate interesgarriren baten berri baduzu, gure agendaren bidez zabal dezakezu. E-mail bat bidal diezaguzu helbide honetara: kibilbo@herriak.org
Banner

TWITTER KI

 

UHintifada

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

Sarean

Euskal Herria-Palestina Sarea

Topatu.info

aht gelditu!

Free Mumiaren lagunak

 

 

VIDEO

+Video