Sur de Bolivar; fumigazioak dakartzan arazoen kronika |
![]() |
Brigada Colombia | |||
2007/07/22 | |||
Uztailaren 10ean, “Sur de Bolivarren” (Kolonbiako departamentu bat) barnean dagoen “Victoria” korregimendua osatzen duten hogeitasei komunitateak, fumigazioak dakarkien arazo larrien contra altxatu ziren, eta gaurdaino diardute borrokan. Deialdia, “Sur de Bolivarreko nekazari familien elkarteak” luzatu du; eta gaitzespena hurrengo eran gauzatzen ari da: familiak beren menditan kokatuta dauden etxetxoak utziz, “San Lorenzo” deritzan komunitatera jeitsi dira, bertan giza kontzentrazio bat burutuz. Giza kontzentrazioaren arrazoiak hurrengoak dira: Kolonbiako gobernuak debekatutako lur lantzeen kontra aurrera daramatzan fumigazioen ondorioz, nekazariek beren oinarrizko produktuak galdu dituzte (arroza, yuca, bananoak…) eta ez daukate zer jaterik.
Azkeneko fumigazioa, orain dela bi aste egin zuten, eta sistematikoki 2001 urtetik aurrera urtero egiten dute, “Kolonbia planaren” aplikazio zuzenaren eraginez. Kuriosoa eta adierazgarria hala ere, nola soro askotan fumigazioen ostean bizirik irauten zuen landare bakarra koka bera zela. Hegazkinetatik botatzen duten pozoin honek, oso toxikoa den GLIFOSATO deituriko sustantzia du; eta sustantzia honen eraginez, bai jakiak eta bai ur putzuak kutsatzeaz gain, pertsonengan eragin zuzena teta kaltegarria du, tratamendu zaileko azal arazoak eta irritazaiok kausatuz, hala nola diarreak batipat umeengan. Nekazariek, asanbladan bildurik, hurrengo puntuak aldarrikatzen dituzte soluziobide baterako:
Guar egun 700 pertsonek osatzen dute giza kontzentrazioa, eta egoera gero eta latzagoa da, ez baitute jakirik eta gaixotasunak areagotzen ari direlako, gainera, hurrengo egunetan beste 300 pertsona gehio ager daitekela uste da. Beraz, “giza krisiaz” hitz egin dezakegu. Orain arte, bai janarien eta bai botiken horniketa administrazio lokalaren esku egon da; hala ere, egunak joan ahala jakiak gero eta eskasagoak dira, eta beraz, administrazio lokalaren buru den alkate berak, laguntza eskatu dio eskualdeko gobernuari eta baita gonernu zentralari ere, ez baitaukate balaibaide nahikorik laguntza egokia emateko. Gaurdaino, krisiari aurre egiteko, administrazio lokalaz, elizaz eta giza eskubideen defentsaz arduratzen den GKE batez osaturiko komisio bat osatu zen; hala ere, hau ez da nahikoa, eta protestaren bozeramaileek zuzenean “erabakitzeko gaitasuna duten gobernuko ordezkariekin” negoziatzeko aldarrikapena egin dute. Badirudi, bilera hori, hurrengo egunetan burutu daitekeela. Eta nekazari batek sostengatzen zuen kartel batetan jartzen zuen bezela, “gobernuak inoiz ez bagaitu lagundu, behintzat utzi gaitzala bakean bizitzen”.
|