Larunbat honetan denok kalera TTIP eta CETAren aurka! Inprimatu
2016/11/02

BILBO: 13:00tan kalejira Unamuno plazatik
17:30tan manifestazioa Plaza Eliptikoa

DONOSTIA: 17:00tan manifestazioa Bulebarretik

GASTEIZ: 12:00tan kalejira Andre Maria Zuriatik

IRUÑEA: 13:00tan manifestazioa-Bus geltoki zaharra

Belgikak akordioa onetsi arren, CETAren aurkako mobilizazioek aurrera jarraitzen dute

Belgikar gobernu federatuek Europar Batasuna eta Kanadaren arteko itun komertziala (CETA) sinatzeko beharrezkoak diren gobernu belgikarraren baldintzak biltzen dituen agiri bat adostu dute.

TTIP EZ kanpainaren ustetan (TTIP, TISA eta CETA merkataritza itunen aurkako kanpaina, hain zuzen ere) Gobernu federal eta eskualdetako gobernuek egindako adierazpena oso negatiboa da, izan ere, onartu ezkero, CETAren sinadura bideratuko bailitzateke. Belgikar “akordioak” ez ditu EB eta Kanadaren arteko itunak biltzen dituen alde okerrenak aldatzen, giza eskubide eta demokraziaren aurkako mehatxu larrienak bertan jarraitzen dutelarik.

Estatu eta inbertitzaileen arteko arbitratze tresnen desagerpena da Gobernu eta eskualdetako parlamentu belgikarren eskaera garrantzitsuenetariko bat. Tresna hauen bidez, bere mozkinen aurkako lege edo epaiak direla eta edozein enpresa atzerritarrek Estatua nazioarteko auzitegi pribatuetara eraman lezake.

Valoniako parlamentuak tresna hauen legezkotasuna zalantzan jarri du, zuzenbidezko estatuaren oinarriak apurtzen baititu, baita Estatu eta Parlamentuen arautze eskubidea arriskuan jarri ere. Epaile, fiskal eta legelari europar eta kanadarrek askotan azpimarratu dute inbertsio auzitegi sistema baten eta komunitate eskubidearen arteko bateraezintasuna.

Edozein modutan, TTIP EZ kanpaina Gobernu federala eta exekutibo federalen arteko agirian bildutako elementu batekin ados dago: Belgikako gobernuak CETAren arbitratze sistema polemikoari buruzko iritzi legala eskatu behar dio Europar Batasuneko Justizia Auzitegiari. Auzitegi honek mekanismo hauen legezkotasuna epaitzeko aukera izatea ezinbestekoa da.

Onartuko duten edo ez erabakitzeko bilduko diren Europar Batasuneko 28 estatu kidetako ordezkariei bidali diete akordio belgikarra. TTIP EZ kanpaina baikor ageri da: nahiz eta europar kontseiluak CETA onartu, beste aukera batzuk egongo bailirateke EB eta Kanadaren arteko ituna martxan ez jartzeko: “Belgikar eskualdetako parlamentuei akordioa ez onartzeko eta sinadura ez baimentzeko deialdia egiten diegu”. Izan ere, akordioan biltzen denez, belgikar eskualdetako parlamentuek 2017an CETA ez onartzeko aukera izango baitute, Europar Parlamentuaren berrespen prozesuaren ondoren.

Valoniak CETAren aurkako ebazpenak onartu dituzten 2000 udaletxe eta eskualdetako parlamentu desberdinen babesa du.

TTIP EZ kanpainak Europar Batasunaren merkataritza politikak salatzen jarraitzen du: azaroaren 5ean, Iruñan, Donostian, Gasteizen eta Bilbon kalera irtengo garelarik, CETAren sinadura ekiditen saiatzeko. Herriek Erabaki! ¡Defendamos nuestra tierra y nuestros derechos! lemapean, ekintza desberdinak antolatu ditugu Hegoaldeko hiriburuetan

 

Munduko leku desberdinetatik nazioarteko merkataritza eta inbertsio erregimenaren aurka borrokan jarraitu behar dugu eta giza eskubideak bortxatzen dituzten enpresa transnazionalen zigorgabetasunarekin amaitu.