Portada Multimedia UHintifada


UHintifada 459: Amaia Elorza: «CAF oso konpainia garrantzitsua da hemen, Beasainen, baina galdetu beharko genuke zertarako baliatu nahi duen CAfek botere hori, azpiegiturak eraikitzeko edo Palestinako kolonizazioa sustatzeko» PDF Inprimatu Email
2023/06/07

UH459-eDatorren ekainaren 10ean CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra antolatu du bere Beasaingo egoitzan. Espero liteke topagune hori foro egokia izatea enpresako zuzendaritzak azalpenak eman ziezaien akziodun eta inbertsiogileei nazioarte mailan eskuartean darabiltzan proiektuen inguruan; besteak beste; nazioarteko legedia urratuz, eta okupaziopeko eremuetan zehar, konpainia gipuzkoarra Jerusalem Ekialdearen eta Jerusalemeko hirigunearen artean eraikitzen ari den tranbia linearen inguruan. Baina, zantzu guztien arabera, beste behin ere, seguruenik, ezikusiarena egingo dute etxeko korridorean duten elefantearen aurrean. 2019an Israelgo administrazioak eremu palestinarrean ilegalki okupatutako koloniak azpiegitura egonkor batez hornitzeko proiektuaren kontratua esleitu zien CAFek eta Shapir konapinia israeldarrak osatutako patzuergoari, proiektua nazioarteko zuzenbidearen kontrakoa bada ere. Gogoratu behar da Shapir, CAFen bazkidea, NBEren zerrenda beltzean dagoela, Palestinako okupazioarekin aberasten den enpresetako bat delako. Proiektu polemiko horretarako lehiaketan parte hartzekoak ziren beste nazioarteko enpresa guztiak erretitratutakoan, CAFek eskuratu zuen kontratua, eta seguruenik horretan parte hartzeak etekin oparoak ekarriko dizkie, epe laburrean, konpainiako zuzendariei; baina epe luzean kalte handia egingo dio enpresaren irudi korporatiboari. Izan ere, dagoeneko nazioarteko merkatuetan jomugan zituzten hainbat kontratuetako parte hartzea kolokan dago. Kontu honetaz hitz egiteko Amaia Elorza abokatu beasaindarra gonbidatu dugu Uhintifadako mikrofonootara. Elorza sei urte luzez aritu da Palestinan bizitzen eta lanean, hain zuzen ere, Bethlehem eskualdeko Aida errefuxiatuen kanpamenduan. Orain, berriz, Beasainen bizi da, txanponaren ifrentzuan, kolonizazioaren azpiegiturak eraikitzen ari den konpainia hain errotuta dagoen eskualdean.

Bere jardunean Elorzak azaldu digu gertutik ezagutu zuen egoera hura, kolonien itzalean bizitzea zer den, eta nola eragiten dion kokaleku ilegalen sare horrek palestinarren bizimoduari. Haren esanetan, koloniek baldintzatu dute baserritar palestinarren bizibidea, eta oro har, bertako populazioaren mugikortasuna. Gainera, kolonoek etengabe jazartzen dituzte palestinarrak, bortizkeriaz eta inpunitate osoz. Azaldu du, halaber, Israelek historian zehar baliabideak aldatu dituela betiko xedeari eusteko, alegia, lurraren kolonizazioari. Garai batean bertako populazioa tankeen indarrez kanporatzen zuten bezala, egun apartheid legediaz eta azpiegitura baztertzaileak eraikiz egiten dute. Azpiegitura horien helburua bikoitza da; batetik, okupatutako lurrak Israelekin konektatu eta Israelgo eremua de facto zabaltzea; eta bestetik, eremu palestinarrak sakabanatu eta isolatzea, eta haien erresistentzia gaitasuna zatikatzea. Bestalde, azaldu ditu proiektu hau ilegala dela egiaztatzeko gako legalak, eta zertan egiten duten iruzur CAFek eta Eusko Jaurlaritzak berak euren argudiabideetan.

Beste alde batetik, Goierriko ikuspegiari dagokionez, aitortzen du beldurra dagoela langile batzuen artean, kontratu horren galerak ekar litzakeen ondorioengatik, eta oro har, Gipuzkoan ez dagoela mugimendu nabarmenik proiektu honen kontra. Bere iritziz, ikuspegi etikoa alde batera utzita, asko kezkatuta daude kontratu hau bertan behera geratzeak epe laburrera ekar litzakeen ondorioekin, baina hemendik urte batzuetara ekar ditzakeen ondorioak okerragoak izan daitezke, CAF kolonzazioarekin aberasten diren konpainien zerrenda beltzean sartuko balitz, nazioarte mailako kontratu asko konprometituta gera litezkeelako.

 
UHintifada 458: Santiago González Vallejo: «CAFek erantzun erabat zinikoa eman die Kontakturako Nazio Puntuak eskatutako txostenei, adierazi die inbertsiogileei tranbiaren proiektua Israelen jorratuko dela, baina gauza nabarmena da trenbidearen ibilbidea Jerusalem Ekialdeko eremu okupatuetan zehar doala» PDF Inprimatu Email
2023/05/31

UH458-eDatorren ekainaren 10ean CAF trengintza konpainiak urteroko Akziodunen Batzar Orokorra antolatu du bere Beasaingo egoitzan. Espero liteke topagune hori foro egokia izatea enpresako zuzendaritzak azalpenak eman ziezaien akziodun eta inbertsiogileei nazioarte mailan eskuartean darabiltzan proiektuen inguruan; besteak beste; nazioarteko legedia urratuz, eta okupaziopeko eremuetan zehar, konpainia gipuzkoarra Jerusalem Ekialdearen eta Jerusalemeko hirigunearen artean eraikitzen ari den tranbia linearen inguruan. Baina, zantzu guztien arabera, beste behin ere, seguruenik, ezikusiarena egingo dute etxeko korridorean duten elefantearen aurrean. 2019an Israelgo administrazioak eremu palestinarrean ilegalki okupatutako koloniak azpiegitura egonkor batez hornitzeko proiektuaren kontratua esleitu zien CAFek eta Shapir konapinia israeldarrak osatutako patzuergoari, proiektua nazioarteko zuzenbidearen kontrakoa bada ere. Gogoratu behar da Shapir, CAFen bazkidea, NBEren zerrenda beltzean dagoela, Palestinako okupazioarekin aberasten den enpresetako bat delako. Proiektu polemiko horretarako leihaketan parte hartzekoak ziren beste nazioarteko enpresa guztiak erretitratutakoan, CAFek eskuratu zuen kontratua, eta seguruenik horretan parte hartzeak etekin oparoak ekarriko dizkie, epe laburrean, konpainiako zuzendariei; baina epe luzean kalte handia egingo dio enpresaren irudi korporatiboari. Izan ere, dagoeneko nazioarteko merkatuetan jomugan zituzten hainbat kontratuetako parte hartzea kolokan dago. Kontu honetaz hitz egiteko Santiago Gonzalez Vallejo ekonomilaria gonbidatu dugu Uhintifadako mikrofonootara. Gonzalez Comité de Solidaridad con la Causa Árabe erakundeko kidea da eta azken urteotan CAFeko akziodun ere bihurtu da, horrela Akziodunen Batzarrean parte hartzen utziko ziotelakoan, baina gaur egun arte ez diote utzi.

Bere jardunean Gonzalezek proiektuaren gorabeheren berri eman digu, zein puntutan dagoen gaur egun Jerusalemeko tranbia linearen eraikuntzaren proiektua, eta konpainia gipuzkoarraren eta erregimen sionistaren administrazioaren artean dagoen sintonia ona. Ohartarazi du CAFek darabilen etika gutxiko jokaerak ondorioak ekarriko dizkiola nazioarte mailan. Zentzu horretan, salatu du CAFek ezentzunarena egin duela Kontakturako Nazio Puntuak egindako ohartarazpen guztien aurrean. Izan ere, Espainiako Industria Ministerioari atxikitako erakunde horrek txosten ez-finantziero batzuk eskatu zizkion Beasaingo konpainiari eta honek gezurra esan zuen dokumentazio horretan. Besteak beste, adierazi zuen proiektua Israelen egiten ari dela; eta trenbidearen ibilbidea, argi eta garbi, nazioarteko zuzenbideak okupatutzat hartzen dituen eremuetan zehar eraikitzen ari da. Azaldu du, halaber, proiektu horren garapenak Palestinako populazioaren bortxazko deserriratzea dakarrela, eta hori Genevako Itunak debekatzen duela, eta Amnesty International bezalako erakundeek ere salatu dutela. Nabarmendu du, gainera, Norvegiako kasua. Bertan CAFek etorkizuneko kontratuak gal litzake, izan ere, Osloko Udalak iragarri berri du baztertu egingo dituela kontratu publikoetatik Israelgo kolonietan eskuhartzea duten enpresak. Bestalde, azaldu du Europako Sindikatuen batzarrean onartu berri dutela dokumentu bat koloniekiko merkataritza harremanak debekatu daitezela galdegiteko, eta horrek, etorkizunean, ondorioak ekarriko dizkiola CAFi. Azkenik, dei egin du CAF eraikitzen ari den apartheidaren tranbiaren afera presente egon dadila datorren ekainaren 10eko batzarrean, eta horretarako, ahalik eta jende gehien joan dadila egun horretan Beasainen deitutako protestaldietara.

 
UHintifada 457: «CAF konpainiak, Elhuyar Fundazioaren urteroko sariak diruz lagunduz, Palestinan burutzen ari den proiektu ilegalaren inguruko erantzunkizuna zuritu egin nahi du, estrategia hori Euskalwashing dela salatu dugu» PDF Inprimatu Email
2023/05/25

UH457-eMaiatzaren 15ean 75 urte bete ziren Israelgo estatua alde bakarrez aldarrikatu eta palestinarren hondamendia abian jarri zenetik. Bertakoek Nakba deitzen diote, arabieraz, zorigaiztoko egun horri. Egiari zor, Palestinaren eremuan bizi zen populazioa garbitu eta bertan juduentzako estatu bat ezartzeko proiektua mende erdi bat lehenago hasi zen mamitzen, mugimendu sionistaren sorrerarekin batera, eta zazpi hamarkada geroago garbiketa etniko kanpainia hark bere horretan dirau, hori bai, garai modernoetako eskakizunetara egokituta. Behinola, gudaroste paramilitar sionistek burututako sarraski ankerrek bultzatu zituzten 800.000 palestinarretik gora erbestera. Gaur, metroz metro konkistatutako lur eremu horiei behin betikotasun bermea emateko, Israelgo erregimenak azpiegitura iraunkorrak baliatzen ditu, horien artean Jerusalem Ekialdeko koloniak hirigunearekin lotzen dituen tranbia. Trenbide horren eraikuntzan Beasaingo CAF enpresa dago nahasita eta krimen horretan parte hartu izanak zehar kalte nabarmena ekarri dio mundu mailan bere irudi korporatiboari.

Gauzak horrela, Israelgo erregimenak bere irudi publikoa zuritzeko bere propaganda aparatuak baliatzen dituen bezala, haren politika kolonialetan esku hartzea duten nazioarteko eragile eta konpainiek ere zurikeria-kanpainia erakinkorren beharra dute euren etika gutxiko jokaerak ezkutatzeko. CAFen kasuan euskara eta euskal kulturaren inguruko ekimenen sustengua da bere jokabide kriminalaren gaineko arreta desbideratzeko trikimailua; dela Korrikaren kilometro bat diruz lagunduz; dela, azken asteotan bezala, CAF-Elhuyar zientzia sariak sustatuz. Estraegia horri "Euskalwashing" izena eman zaio.

Azken egunotan BDZ mugimenduak jokaera hori salatu du Euskal Herriko prentsako hainbat hedabidetan argitaratutako artikulu batean. Hori dela eta, mugimendu horretako kide bat gonbidatu dugu Uhintifadako mikrofonootara horren gainean gogoeta egitera. Peiok, BDZ taldeko kideak, azaldu digu saiatu direla Elhuyar fundazioarekin harremanetan jartzen, bere irudiaz CAFen zurikeria-kanpainari laguntza emateari utz diezaion, baina alferrikakoa izan dela. Nolanahi ere, datorren ekainaren 10ean Beasaingo konpainiak akziodunen urteroko batzarra antolatu du eta, urtero bezala, Jerusalemeko proiektu ilegalaren auzia mahaigaineratzen saiatuko dira. Horretarako, protestaldia antolatu dute bilkuraren tokiaren atarian. Espero dute elkarretaratzea jendetsua izatea eta dei egin diete palestinarren giza eskubideekiko kezka duten pertsona guztiei.

 
Uhintifada 456: «Nakbaren testuinguruan israeldarrek Palestinako bertako populazioa bortzaz kanporatzea planifikatu zuten; eta hori, argi eta garbi, garbiketa etniko kasu bat da» PDF Inprimatu Email
2023/05/19

UH456-eMaiatzaren 15ean 75 betetzen dira Nakba egunetik, Israelgo estatuaren alde bakarreko aldarrikapenak eragin zuen hondamendi palestinarretik, alegia. Egia esan, Palestina historikoaren eremuaren gainean estatu judu bat sortzeko bertako populazioa garbitzea helburu zuen proiektua hamarkada batzuk lehenago jarri zen abian, ia mugimendu sionista sortzearekin batera, baina estatu hebriarra aldarrikatutakoan legalitate bermea eman zitzaion proiektu garbitzaile hari. Izan ere, hilabete batzuk lehenagotik, gerora israelgo armada erregularra osatuko zuten talde paramilitar sionoistek sarraski bereziki anker eta zitalak burutu zituzten palestina historikoaren eremuan. Horietako batzuk bereziki odoltsuak eta kupidagabeak izan ziren, hala nola Deir Yasinekoa (1948ko apirilaren 9an), izan ere, triskantza haien helburua palestinarren artean izua eta ikara zabaltzea zen erbestera ihes egin zezaten. Gauzak, horrela, Nakbaren testuinguruan 800.000 palestinarretik gorak alde egin behar izan zuten bortizkeria sionistatik ihesian, eta gur egun errefuxiatuen kolektibo hori 6 milioi pertsonatik gorak osatzen dute.
Nolanahi ere, 75 urte geroago, XX. mendearen hasieran mugimendu sionistak Palestinako populazioa desagertarazteko abian jarri zuen garbiketa etniko proiektu hark  bere horretan dirau, hori bai, gaur egun garai berrietara egokitutako prozedurak baliatuz, palestinarren bizi baldintzak bideraezinak bilakatzea helburu dutenak; besteak beste; Palestinatik geratzen den eremuaren bantustanizazioa, apartheid harresiaren bitarteko populazio palestinarraren bazterkeria, Gazako zerrendaren blokeoa, apartheid legedia, kolonbien hedapena eta palestinarren etxe eta eraikuntzen etengageko birrinketa...
Azken garaiotan, gainera, garbiketa etniko prozesu horri sustengua emateko azpiegitura egonkorrak eraikitzen ari dira. Nazioarteko zuzenbideak okupatutzat hartzen duen eremuan kokatutako kolonia horiei iraunkortasun bermea emateko baliatzen dira azpiegitura egonkor horiek. Horietako bat Jerusalemeko hirigunea eta Jerusalem Ekialdeko koloniak lotzen dituen trenbidea da. Trenbide horren eraikuntzan Euskal Herriko CAF trengintza konpainia ari da lanean, eta EAEko gobernuaren diru parte hartzeaz gerra krimen batean murgilduta dago.
Horregatik guztiagatik, Uhintifadako atal berezi honetan irrati-arkeologia ariketa bat egin nahi izan dugu, eta horretarako, irratsaioko 14 urte hauetan Nakbaren inguruan hainbat gonbidatuk utzi dizkiguten gogoetak eta testigantzak berreskuratu ditugu. Alde batetik, Palestinako historiaren pasarte lazgarri hura ikertu duten hainbat historialariren hitzak jaso ditugu, besteak beste Ilan Pappe historialari israeldarrarena. Pappe historialari kritikoa da Israelen kontakizun historiko ofizilalarekin eta 2006an "Garbiketa etnikoa Palestinan" izeneko liburua argitaratu zuen. Ondorioz, Haifako Unibertsitateko bere lanpostua utzi eta Britania Handira erbesteratu behar izan zen. Gaur egun bertan dihardu irakasle lanetan, Exeter Unibertsitatean. 2012an izan genuen harekin solasteko aukera eta elkarrizketa hartan azaldu zizkigun, zurruntasun historikoaren ikuspegitik, Israelek Nakbako gertaeren kontakizunean egiten dituen akatsak. Bere esanetan, zalantza izpirik gabe, hura garbiketa etnikoa izan zen. Bestetik, 2016an Sharif Kanaana antropologo palestinarrarekin izan genuen solasaldiaren pasarte bat ere berreskuratu dugu. Kanaana, bere adinagatik, bertatik bertara bizi izan zuen Nakba, eta gainera historiako tarte hura ikertu egin du. Horrez gain, gaur egun UNESCOko aholkularia da. Elkarrizketa hartan Nakbaren kontakizunaren inguruan Israelek argudiatzen dituen gezurrak desmuntatu zituen; eta salatu zuen, tamalez, sinesgarritasun handiagoa ematen zaiela historialari israeldarrei, baita kritikoei ere, israeldar izate hutsagatik, eta ez zaiela trataera berbera ematen historialari palestinarren analisiari edota sarraski hartatik bizirik atera zirenen testigantzari.
Baina adituen analisitik harago hondamen hartatik bizirik atera zirenen lekukotasuna ere jaso nahi izan dugu, haiena eta baita gaur egun jaioterrira bueltatzeko aldarrikapenari eusten dioten haien ondorengoena ere. Testigantza horietatik lehenengoa Leila Khaled ekintzaile palestinar historiko eta PFLP alderdiko militantearena da. 2017an izan genuen harekin solasteko aukera eta elkarrizketa hartan kontatu zigun nola ume txikia zela eta familiarekin batera Haifako jaioterritik ihes egin behar izan zuen. Halaber, beste hainbat errefuxiaturen testigantzak jaso ditugu; hala nola Nisreen Mashalena. Mashal sukaldaria eta Dehisheh (Bethlehem) kanpamenduko errefuxiatua da. egun espainiar estatuan bizi da erbesteratuta. Naji Owdah ekintzaieari egindako elkarrizketaren pasarte bat ere entzun dugu. Owdahk Laylac erakundea zuzentzen du Deisheh errefuxiatuen kanpamenduan. Eta azkenik, Salah Jamal idazle palestinar-katalanaren lekukotasuna ere berreskuratu dugu. Jamal Nablusen jaioa da eta, besteak beste, "Nakba. Palestinako bizitza eta erresistentziaren 48 kontakizun" izeneko liburua idatzi du.

 
UHintifada 455: Eugenio Garcia Gascon: «Israelek azkartu egin du Zisjordaniaren anexioa, eskuin muturraren, mendebaldearen eta A.P.ren beraren laguntzarekin, eta erasoekin palestinarren erreakzioa bilatzen du, okupazioa justifikatzeko» PDF Inprimatu Email
2023/04/27

Uh455-eAste honetako arretaren jomuga Jerusalemen jarri dugu, izan ere, azken asteotan Israelgo erregimen kolonialaren armadak eraso bortitzak burutu ditu hiri honen kontra. Erasoak, gainera, ramadanaren ospakizunen testuinguruan gertatu dira, eta komunitate musulmanaren otoitz leku esanguratsuen kontra zuzendu dituzte, bereziki Al Aqsa mezkitaren kontra. Bortizkeriaren gorakada hau duela hilabete batzuk abiatu zen Zisjordanian, eskuin muturra gobernu hebriarrera sartzearekin batera, baina duela hainbat hamarkada erregimen sionistak Palestinako bertako populazioaren kontra zuzendutako garbiketa etnikoaren kanpainiaren testuinguruaren barruan kokatzen da. Eraso hauek eta erasook gertatzen diren testuinguru politikoa aztertzeko Eugenio Garcia Gascon izan dugu solaskide Uhintifadako mikrofonootan. Garcia Gascon itzal handiko kazetaria da, hiru hamarkadatik gora bizi izan da Jerusalemen eta bertan garatu du bere ibilbide profesionala.
Bere jardunean azaldu du Israelgo gobernua Zisjordania bereganatzeko kanpainia areagotzen ari dela, eta politika anexionista horrek babes handia jaso duela eskuin mutur ultranazionalista eta erlijiosoa gobernuan sartu denetik, baina ez hori bakarrik, nazioarteko herrialdeen utzikeria ere lagungarria izan da Zisjordaniako anexioaren azeleradorea zapaltzeko. Kontatu du Israelgo okupazio indarrak eta hango buruzagi politikoak etengabe ari direla palestinarrak probokatzen erantzun bortitz bat eragiteko eta, horrela, populazio palestinarraren aurkako zanpaketa eta jazarpena justifikatzeko. Bestalde, salatu du Israelgo oposizio politikoaren barruan ez dagoela batere jarrera kritikorik eta horrek hauspoa ematen diola gobernuari anexio politikekin jarrai dezan. Azaldu du lurra desjabetzeko eta koloniak zabaltzeko politika hori 1948tik garatzen ari direla, eta berdin diola Israelgo gobernuan nor dagoen, berdin jokatuko baitute. Salatu du, halaber, nazioarteko komunitateak ez diela aurre egiten politika anexionista hauei eta horrek areagotu egiten duela prozesu hau. Beste alde batetik, salatu du orain, gainera, eraso hauek gobernu laboristen garaietan ez bezala osagai erlijioso bat daukatela, gobernuan eskuin mutur erlijiosoa dagoelako. Bestalde, kritikatu du Palestinako Agintearen gobernua ez zaiela erantzunik ematen ari palestinarren kontrako erasoei, izan ere, bere eginkizun bakarra da okupazioa kudeatzea eta okupatutako eremuak administratzea. Gauzak horrela, Mahmud Abbasen gobernuak zilegitasun guztia galdu du populazio palestinarraren aurrean, eta agortuta dago, azken 18 urteotan ez baita prozesu demokratikorik izan. Haren ustez, beste hauteskunde prozesu bat antolatuko balitz, eta inkesta guztien arabera, Hamas mugimendu islamikoak irabaziko luke. Ramadanaren ospakizunak bukatutakoan aurrikusten du, Jerusalemen aurkako erasoak gora behera, Israelek jarraituko duela hainbat hamarkadatako garbiketa etnikorako politikak garatzen.


 


Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

 

 

VIDEO

+Video