Portada Multimedia UHintifada Uhintifada 454: Lidon Soriano: «Rachel Corrie erail zutenetik 20 urtera, eta sarbidea gero eta murriztuago dagoen arren, garrantzitsua da Palestinara joaten jarraitzea, euren erresistentziaren testigantza emateko»
Uhintifada 454: Lidon Soriano: «Rachel Corrie erail zutenetik 20 urtera, eta sarbidea gero eta murriztuago dagoen arren, garrantzitsua da Palestinara joaten jarraitzea, euren erresistentziaren testigantza emateko» PDF Inprimatu Email
2023/04/05

Uh454-eIragan martxoaren 16an 20 urte bete ziren Rachel Corrie ekintzaile estatubatuar gaztea erail zutenetik. Corrie Rafah eskualdean zegoen, Gazako hegoaldean, palestinarren etxebizitza bat birrintzekoa zen Israelgo armadako bulldozerraren ibilbidea oztopatu nahian, ibilgailu militarrak zanpatu eta hil zuenean. Bi hamarkada geroago oraindik ez da erailketa horren inguruko erantzunkizunik zuritu. Corrie Israelgo armadak Palestinako lurraren barruan erail zuen lehenengo nazioarteko ekintzailea izan zen, eta gerora beste batzuk ere izango ziren. Gertaera hura oroitzeko Lidon Soriano izan dugu gonbidatuta Uhintifadako mikrofonootan. Soriano ekintzaile beteranoa da eta Komite Internazionalistak Palestinan antolatu dituen brigadetan koordinatzaile lanetan ibilitakoa.
Bere jardunean Rachel Corrieren erailketaren historia kontatu digu, eta gogoratu du beste nazioarteko ekintzaile askok ere bizitza eman dutela Palestinarekiko elkartasun jardueretan zebiltzala, besteak beste, Tom Hurndall britaniarrak, Vittorio Arrigoni italiarrak edota Askatasunaren Ontzidiko bederatzi ekintzaileak, 2010ean Gazako zerrendara lurreratzera zihoazela abordaje batean eraildakoak. Haren esanetan, kasu hauek anekdotikoak suerta litezke palestinarrek duela mende batetik pairatzen duten etengabeko odolustearen aldean, nolanahi ere, oso kasu sinbolikoak dira eta merezi dute gogoan izatea. Salatu du, halaber, Israelek tratu iraingarri etengabea ezartzen diela Palestinara bidaiatzen duten nazioarteko ekintzaile solidarioei, eta bere eskarmentu pertsonala ere kontatu du, izan ere, behin Suitzan atxilotu zuten eta ordu askotako itaunketa pasarazi zioten. Zentzu horretan, azaldu du Israelek legedi berria onartu duela nazioarteko ekintzaileen Zisjordaniarako eta Gazarako sarrera areago murrizteko. Gainera, azken hamarkada hauetan inoiz baino gehiago garatu da teknologia artifiziala eta haren erabilera gizarte kontrolerako. Teknologia horren aintzindari nagusietako bat Israel da, izan ere, palestinarrak kontrolatzeko erabiltzen dute eta, gerora, benetako gerra-testuinguruan erabili direlako bermearekin saltzen dituzte produktu horiek mundu osoan.
Bestalde, defendatu du Palestinara nazioarteko lekukoak joaten jarraitzeko beharra; batetik, bertako populazioari bakarrik ez daudelako mezua helarazteko; eta bestetik, Israeli indar okupatzailea dela eta normaltasunez onartzen ez ditugula jakinarazteko. Horrez gain, nazioarteko presentziak balio du, era berean, herri palestinarra ikustarazteko eta haren erresistentziaren testigantza emateko. Gauzak horrela, azpimarratu du Palestinara bidaiatzen jarraitzearen garrantzia, gure testigantzaz Palestinaren kolonizazioaren inguruan lobby sionistaren menpeko hedabideek eraikitako kontakizuna desmuntatzeko.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx