2019/01/15 |
Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxatik gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu Andaluziar herriari eta bereziki bertan borrokan dabiltzan emakume feminista guztiei.
Bertan gobernua osatu nahi duten muturreko eskuindar alderdiek emakumeonganako indarkeriaren aurkako legea darabilte joko karta legez; Vox alderdiaren planetan, lege hau ezabatu, abortua edo sexu aldaketarako ebakuntzak osasun publikotik kendu, kuotak ezabatu… bezalako neurriak daude. Gure eskubideekin negoziatzen ari dira! Mugimendu Feministak emandako aurrerapausoen aurrean sistemaren erreakzio gisa ulertzen dugu, patriarkatuaren kateak estutzeko maniobra gisa.
|
Gehiago irakurri
|
|
2018/11/16 |
BILBO. Elkarretaratzea: "Venezuela aurrera!. ¡No pasarán!" azaroaren 21ean, asteazkenean, 19:00tan Sabin Arana Fundazioaren aurrean, Mandobide kalea 6-3-n
Venezuela Aurrera plataformak Venezuelako justiziatik ihesi dagoen Julio Borges Euskal Herrira gonbidatu nahi dutela salatu eta Euskal gizarteari ohartarazi nahi dio. Zehazki pertsonai honek Euskal Herriko eskuinak zein Europako eskuinak gonbidatuta, datorren azaroaren 21 eta 23rako Bilbon antolatu dituen ekimen batzuetan parte hartuko du.
|
Gehiago irakurri
|
2018/10/31 |
Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak Dokumental eta Zinema Kurduaren III. zikloa aurkezten du. Aurkeztuko diren filmetan honako gaiak lantzen dira besteak beste: emakumeek herri kurduaren erresistentzian duten papera, herri kurduak autonomia lantzeko izan duen esperientzia, eta preso kurduen borroka Turkiako kartzeletan. Emanaldiak Bilboko Bilborock aretoan izango dira:
Azaroak 5, 19:30
Gulistan (Land of roses). Zayme Akyol. 2016 (gaztelaniaz azpititulatua)
Azaroak 12, 19:30
- El sol del Nord, construyendo la autonomía en Bakur. Paula Ainsa & Adrià Olivares. 2018 (euskaraz azpititulatua) - Kurdistan la revolución de las mujeres. Deniz Xweseri. 2017 (gaztelaniaz azpititulatua)
Azaroak 19, 19:30
14 Tîrmeh. Hasim Aydemir. 2017 (gaztelaniaz azpititulatua) |
2018/10/22 |
Hona hemen Zabaldiko 22.Elkartasun Astea, urriaren 22-26 bitartean. Ohikoa den moduan, beste lurraldentan gertatzen diren gerretan eta hauek dakartzaten ondorioetan sakontzeko eta ikuspegi kritikoa lantzeko: armen ekoizpenetik politika migratzailetara igaroz.Palestinan, itzulera martxekin eta Ekialde Hurbileko gertakariei begira, ezkerreko bi ikupegiak jorratuko dituzte. Afera honi Zabaldiko kiden hitzaldi batekin ekingo diote.
|
Gehiago irakurri
|
2018/10/02 |
Urriaren 10ean, 19.00etan, Zirika! Herri Gunean iaz Hamburgon burututako G20aren gailurraren gakoak aztertuko ditugu Andreas Beuth eta atxilotu eta espetxeratutako pertsonetako batekin batera. Horrez gain, aurten Biarritzen ospatuko den G7aren goi-gailurra izango dugu hizpide.
G7 osatzen duten Gobernu horiek dira kapitalismo basatia egunero aurrera eramaten ari direnak, langile, etorkin zein emakumeen aurkako neurriak erabakitzen eta gauzatzen (murrizketak, zor ordainduezinak, merkatu librearen aldeko politikak...).
Beste behin ere, euskal herritarrok kaleak hartuko ditugu eta tinko erantzungo diogu bizitzaren aurkako munstro honi.
G7 aren aurrean erantzun! |
|
|
|