2018/01/26 |
+Video
Bideoa: Cubainformación
Martxoaren 4an Bolibarren egingo den egun internazionalista iragarri du Venezuela Aurrera plataformak.
Jai eta elkartasun ekimen honek ezin du ahaztu Venezuelak pairatzen dituen eraso neokolonialistak etengabekoak direla. eraso hauek petroleoaren jeitsieragatik kolpatua izan den ekonomia baldintzatzea bilatzen dute era honetan uste bait dute venezuelako herriak bere Gobernuari bizkar emango diola.
|
Gehiago irakurri
|
|
2018/01/25 |
Astebete da Turkiar armadak eraso militarra burutzen ari dela Sirian dagoen Afrin lurralde kurduan. Nazioartean isiltasuna eta konplizitatea da nagusi Turkiarekin, bere mugetatik kanpo beste herrialde bat erasotu arren (eta ez da lehenengo aldia), nazioarteko instituzioek erasoa "tentuz" egiteko eskatu diote Turkiari. Turkiaren legez kanpoko erasoa airez, bonbaketen bidez, eta lurretik ere burutzen ari da, eta orain arte hamarnaka hildako eta milaka zauritu eragin ditu. Turkiar armada faxistaren eraso inperialista hau salatzeko eta herri kurduarekin elkartasuna adierazteko mundu osoan manifestazioak burutzen ari dira. Euskal Herrian ere hainbat elkarretaratze deitu dira biharko eta bertan parte hartzera deitzen dugu.
Urtarrilak 26, Afrin defendatu! Turkiar inperialismoaren aurka
Bilbo: Arriaga plazan, 20:00etan
Iruñea: Mercaderes-en. 19:00etan
Gasteiz: Posta kalea 9, 19:30ean |
2018/01/04 |
Orain 5 urte Turkiako zerbitzu sekretuek Parisen erail zituzten 3 emakume militante kurduak: Sakine Cansiz, Fidan Dogan eta Leyla Saylemez. Erailketa salatzeko eta justizia eskatzeko datorren asteartean, urtarrilak 9, Bilboko Areatzan 19:00etan elkarretaratzea deitu dute Herri Kurduarekin Elkartasun Ekimenak eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak
Duela 5 urte Sakine Candiz, Fidan Dogan eta Leyla Soylemez, guztiak ekintzaile kurduak, erail zituzten Parisen. Horrezkero, Estatu Frantsesak ezer gutxi egin du argitzeko PKKren sortzaileetariko baten, Kurdistango Kongresu Nazionalaren ordezkari frantziarraren eta emakume gazteen mugimenduaren kide baten hilketa politikoak.
|
Gehiago irakurri
|
2017/12/08 |
Bihar, abenduak 9, erakunde desberdinek deituta herri Maputxearekin elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egingo da Bilboko Txileko kontsulatuan 13:00etan. Hemen duzue komunikatua:
HERRI MAPUTXEAREN ALDEKO EKIMENA WALLMAPUN DAGOEN EGOERA LARRIAREN AURREAN.
Argentinako administraziopean dagoen Lafken Winkul Mapu komunitate mapuchea , Furilofche (Bariloche) inguruan, ehunka poliziak duela aste bi eginiko sarraldiak, komunitateko pertsonak eta UMEAK atxilotu eta torturatzea ekartzeaz gain, Rafael Nahuel 22 urteko gaztearen hilketa utzi zuen. Rafael, beste batzuekin batera, mendira jo zuen poliziaren biolentzia saihesteko. Egun biren ostean, beste batzuekin batera menditik jaistean, esku hutsik zirela, polizi argentinarrak tiro egin eta beste bi larriki zauritzeaz gain, Rafael Nahuel erail zuten.
|
Gehiago irakurri
|
2017/11/07 |
[Info7] Zine Kurduaren II.zikloa gaur hasiko da Bilborrockeko aretoan. Sara, Jiyana min her ser bu filmeak emango dio hasera zikloari. Datozen hiru astelehenetan izango dira pelikulak areto berean. Igor Olabarrieta Herri Kurduarekin Elkartasuna Ekimeneko kideak eman dizkigu zikloaren xehetasunak.
+Video |
|
|
|