Poliziak ezeztatu eta gero, G-20aren aurkako protestetan zehar hildako gizona poliziak jo zuela frogatzen duen bideoa atera da Inprimatu
2009/04/08

Poliziak ezeztatu eta gero, G-20aren aurkako protestetan zehar hildako gizona poliziak jo zuela frogatzen duen bideoa atera da

Ian Tomlinson, G-20aren aurkako protestatan zehar hil zen 47 urteko gizona, poliziak jo zuela frogatzen duen bideoa atera berri da, poliziak gertakari hau ezeztatu zuen artean. Ez zegoen protestatan parte hartzen, bere lanbide zen kioskotik atera berria zen, eta egun hauetan zehar, poliziak argi esana zuen bere aurkako ekintzarik egin ez zuela.

Londresen egon ginen bitartean, informazio iluna eta komunikabideek eraldatua heldu zitzaigun, azken hauek gertakaria estaltzen saiatu zirelarik. Horrela, heriotza kausaren bertsio ugari helduarazi zitzaigun.

Bideoa The Guardian egunkariak lortu du eta frogak biltzen dituen dossiera prestatzeari ekin dio kasua ikertzen duen poliziari entregatzeko.

Egina izan dadila justizia gobernu lapurren indarren aurka!

Info gehiago:
http://www.kaosenlared.net/noticia/video-quiosquero-muerto-cumbre-g20-fue-atacado-policia
http://www.guardian.co.uk/uk/2009/apr/08/tomlinson-death-inquiry-police-officer