10/01/2017 |
Ipar Euskal Herriko TAFTA STOP eta Hego Euskal Herriko TTIP/CETA Ez mugimendutatik Europako Parlamentuko otsaileko CETAren berrespenaren harira urtarrilean zehar egin asmo ditugun ekintzen berri ematen dizuegu.
Batetik, urtarrilaren 21ean Irun – Hendaia giza katea egingo dugu. Arratsaldeko 16:30ean izango da Hendaia – Iruneko Santiago Zubian.
Bestetik, Gipuzkoan CETA-TTIP-TISA-ri buruz hainbat alderdi politikoen arteko mahai-ingurua antolatu dugu. Urtarrilaren 17an arratsaldeko 19:00etan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean izango da eta bertan, oraingoz, EH Bildu, Podemos, EAJ-PNV, Ezker Anitza-IU, Ciudadanos, PP eta Equoak hartuko dute parte (PSOE konfirmatzeke).
Aipaturiko ekintzak, Euskal Herrian zentratutakoak dira baina Europan zein Kanadan zehar beste hainbat eta hainbat mobilizazio daude aurreikusiak urtarrilaren 21erako.
|