Ideien Kontrabandoa 2013 [+Argazkiak] |
![]() |
![]() |
![]() |
Ideien Kontrabandoa 2013 | |||
12/06/2013 | |||
Jardunaldiak hasiera polita izan zuten Nekane Juradoren hitzaldiarekin Ekainaren 3an.Nekanek ekonomiaren inguruko oroimen historiko bat egin zuen eta auzolana alternatiba bezala aldarrikatu zuen. Ekainaren 4an Gorka pinillosen hitzaldia izan genuen. Gorkak Kooperatiba integralaren alternatiba aurkeztu zuen. Ekainaren 5ean Dario Azeliniren bideokonferentzia , 6an Lola Alvarez SAT sindikatuko kidearen hitzaldia eta Somontes lur eremu okupatua protagonistak izan ziren eta Ekainaren 7an Pablo Iglesias “La tuerka” programa aurkezlearen hitzaldia ikusteko ehun pertsona elkartu ziren. Guztiak beraien alternatibak eta ideiak aditzera eman zituzten eta guztietatik zerbait ikasteko aukera izan genuen. Jardunaldiak ekimenez beteriko asteburu batekin amaitu ziren: Elikadura burujabetza tailerra EHNEren eskutik, Bazkari herrikoi ekologikoa eta lokala, Festa Kubatar herraldoia Zazpi katun eta Potemkin zineforumean “Garai modernoak” Chaplin handiaren filmarekin gozatzeko aukera.
|
+Video