Erresistentziaren garaipena |
![]() |
![]() |
![]() |
14/11/2006 | |||
[Komite Internazionalistak / Imanol Telleria] Egia aurrera doa, munduko egoera ikusita gezurra badirudi ere, herri borrokaren eskutik, egia aurrera doa. Donald Rumsfeldek, Bushen gerraren ministroak, onartu behar izan du: "Argi dago Irakeko bigarren fasea [okupazioa] ez da behar bezain ondo edo azkar joan" Aste honetan errepublikanoek ezin izan dute ezkutatu hauteskundeei loturik zegoen bere politikaren beste porrota bat, Iraken gertatutakoa hain zuzen ere.
ERRESISTENTZIAREN GARAIPENA.
Egia aurrera doa, munduko egoera ikusita gezurra badirudi ere, herri borrokaren eskutik, egia aurrera doa. Donald Rumsfeldek, Bushen gerraren ministroak, onartu behar izan du: "Argi dago Irakeko bigarren fasea [okupazioa] ez da behar bezain ondo edo azkar joan" Aste honetan errepublikanoek ezin izan dute ezkutatu hauteskundeei loturik zegoen bere politikaren beste porrota bat, Iraken gertatutakoa hain zuzen ere. Guk badaramagu denbora luze esaten. Inbasioa bera bazen Ameriketako Estatu Batuetako 90. hamarkadan garatutako estrategiaren porrotaren isla. Bahituraren bitartez Bushek (aitak) eta Clintonek ezin izan zuten Irak menperatzea, berriz, Nazio Batuen kalkuluen arabera, bahituaren ondorioz, ia bi miloi lagun hil zituzten. Okupazioak ere, ez ditu bere fruituak ematen. Rumsfeldek eta bere lagunek Irak erraz indarrez hartu, okupazioa ondo antolatu (gobernu titere baten bitartez) eta munduko bigarren erreserba handienetatik petrolioa erraz aterako zutela uste zuten. Irakeko oraingo datuak erabat ezberdinak dira. 2003. urtetik, CNN albistegirako prestatutako Bagdadeko hartzearen irudikatu zuenetik, 2300 soldadu estatubatuar hil dira Iraken, Irakeko petrolioa lapurtzeko erabili nahi zituzten oliobideak erresistentziaren hainbat taldek behin eta berriro erasotzen dituzte eta AEBetako ejertzitoak trebatu izan nahi dituen bertako poliziak edota militarrak edozein aitzakia erabiliz beste bandora pasatzen dira. Beste behin "arrakasta" bakarra sarraskiaren datuak: orain dela gutxi egindako kalkulu baten arabera 650000 pertsona hil dira "Irak salbatzeko" okupazioaren egoeragatik. Hauteskundeak baino lehen, Bushek azken ahalegin desesperatua bere politikaren arrakasta AEBetako herriari erakusteko, Saddam Huseinen aurkako epaia erabili nahi zuen, eta alferrik. Nahiz eta Etxe Zuriak inposatutako agindua bete (Saddam Huseini heriotza zigorra ezarri), hauteskundeak galdu ditu eta errepublikanoen lehenbiziko biktima politikoa Rumsfeld izan da. Saddam Husein aspalditik ez da protagonista ez AEBetan ezta Iraken ere. Okupazioaren porrotaren benetako protagonista Irakeko herria da. Herri horrek erresistentzia zibila, militarra eta politikoa eraiki du eta sortutako sare honek okupazio militarra bideraezin bihurtu du. Erresistentziaren garaipenak Bushen administrazioan oraindik zehazteke dagoen estrategia aldaketa behartu du. Hala ere irizpidea oso argi ikusten da, Irakeko okupazioa militarki, ekonomikoki eta politikoki bideraezina da, beraz orain arte beti emandako irtenbideari buelta eman diote: tropa gehiago bidali beharrean daudenak nola erretiratu hasi dira pentsatzen. Baina horrek ez du esan nahi Amerikako Estatu Batuek bere helburuari uko egingo diotenik. Okupazio militarra "ofiziala" mantentzeaz gain, okupatzaileek azken urtetan beste estrategia ezkutua bultzatu dute Iraken: indarkeria sektarioa. Tamalez indarkeria mota asko daude Iraken: AEBetako ejertzitoarena, erresistentziarena baita talde ezberdin sektarioena ere. Talde sektario gehienak bultzatu, armaz hornitu eta babestu ditu Etxe Zuriak (nahiz eta kasu askotan bere ejertzitoaren kontra jokatu) eta estrategia aldaketa honetan protagonista nagusiak izango direlakoan susmoa dut. Irakeko geografiaren kontrol orokorra ejertzito erregular batekin mantentzea ez da posible, beraz bakarrik interesatzen zaizkien zonaldeak saiatuko dira kontrolpean izaten talde sektario eta paramilitarren laguntzarekin. Estrategia berriak okupazio mota berria ekarriko du. Errepublikanoek ikasi dute, hurrengo hauteskundeak irabazi nahi badituzte Irakeko arazoa agendatik desagerrarazi behar dute. Ofizialki Irak ez da herri okupatua izango. Baina hau, beste behin ere, gezurra izango da eta hasieran esan dugun bezala, herri borrokari ezker, egia aurrera doa. Hori bai, Irakeko herriaren benetako garaipena ez da ailegatuko bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko aukera lortu arte. Bitartean, sistema neoliberal honen aurka borrokatzen dugunok herrien arteko elkartasun loturak sendotu behar ditugu, baita Irakeko herriarekin ere.
|
+Video