"Crisis capitalista y privatización de la sanidad" liburuaren aurkezpena Zirika!-n |
04/07/2013 | |||
Zirika! Herri gunea. Atzo, uztailak 3, Cisma argitaletxeak argitaratutako "Crisis capitalista y privatización de la sanidad" liburua aurkeztu zen Zirika! herrigunean. Aurkezpenean Angeles Maestro, idazle bera, egon zen gurekin. Liburua aurkezteaz gain Angeles Maestrok kapitalismoak bere historian zehar beharrezko izan dituen krisiei buruz hitz egin zuen, eta honekin batera botere ekonomikoak dituen interesak krisi guzti hauetan. Horrela, gaur egungo egoerari erreparatura kapitalismoaren ordezkari den indar ekonomikoen eraginaz eta zerbitzu publikoen deuseztatzean dituen interesei buruzko hausnarketa egin zuen. Gainera, osasun zerbitzu publikoen pribatizazioari buruzko hausnarketa interesgarriak egin zituen, bai gaur egun bizi dugun egoeraz eta guzti honi aurre egin ezean etorkizun laburrean datorkigunaz.
|
+Video