15/02/2013 |
Otsailaren 24an Potemkin zineforumak Mohamed Diab zinegilearen “El Cairo, 678” filma proiektatuko du. Film honek eraso matxistak jasan dituzten hiru emakumeen borroka erakusten du. Eztabaidarako eta zinema kritikorako esparru bat, horrela esan ahal zaio ekimen horri. Hilaren azken igandeetan, Komite Internazionalistak erakundeak filma bat proiektatuko du, hausnarketa eta eztabaidarako leku bat sortzeko. Film bakoitzak gaia proposatuko du errealitate ezberdin bat islatzeko. Balio artistikoa eta zinematografikoa dituen filmak aukeratuko ditugu eta aldi berean ikuspuntu kritiko batetik gizartea aztertzen dutenak. Debatea sortzeko filmak Bilboko igande arratsaldetan.
Otsailan gizarte patriarkaletan emakumeak jasaten dituzten biolentzia erakusteko eta ze nolako erantzunak eman ahal diren gaitz horren aurrean aztertzeko “El Cairo, 678” filma jartzea erabaki da. Film hau biolentzia sexista jasan duten Egiptoko hiru emakumeen historioetara hurbiltzen da beraien eguneroko bizitza erakusteko. Filmean emakume hauek gizarte patriarkalaren botereari nola aurre egiten dioten ikusten da.
Kontatzen dena benetan gertaturiko kasuan oinarrituta dago. Jorratzen diren gaiak aproposak dira hausnarketa interesgarria egiteko.
Film hau Mohamed Diab zuzendariak egin duen bakarra da. Orain arte gidoilaria, kritika positiboak jaso ditu bere lehenengo filmagatik.
Trailerra: http://youtu.be/COesFcvkXaE Igandean ikusiko gara.
“El Cairo, 678”(2010.Egipto). Otsailaren 24an, Igandean, 19:00etan, Zirikan (antzinako Gatazka) , Bilboko Erronda kalea 12.
Blog: http://potemkinzinema.tumblr.com/ Twitter: http://twitter.com/#!/potemkinzinema Facebook: http://es-es.facebook.com/pages/Potemkin-Zinema/253166124731734
|