Portada Noticias Komite Internazionalistak Ayotzinapa, Mexiko narko-estatu terroristaren islada
Ayotzinapa, Mexiko narko-estatu terroristaren islada PDF Imprimir E-mail
25/09/2015

Irailaren 26an urte oso bat beteko da Ayotzinapako Raul Isidro Burgos landa-eskola normalistako 43 ikasleak desagertu zirela. Gobernuaren bertsio ofizialaren arabera, narkotrafikoaren mafiaren kontua besterik ez zen, alegia Mexikon oso ohikoa den “narkoaren” gertakizun bat. Baina urtebeteko senitarteko eta norbanakoen borrokaren ondorioz, egia mahai gainean azaleratu da. Giza Eskubideen aldeko Batzorde Interamerikanoaren (CIDH) Aditu Independienteen Talde Interdiziplinarioaren (GIEI) txostenaren arabera, ikasle guzti horien desagerpena burutzeko, azpiegitura erraldoi baten bidez soilik izan liteke posible. Gobernuak orain arte zabaldutako “egi historikoak” 43 gazteak zabortegi batean erre zituztela jakinarazten zuen. Baina ikerketa independientearen iritziz, berriz, ejertzito federala ikasle normalisten mugimenduen jakinaren gainean zegoen; eta ez hori bakarrik, froga balistikoen arabera, ejertzitoak tiroketetan parte hartu zuen.

 

Egun hartan, ikasle normalistak hezkuntza-erreformaren kontrako protestetan parte hartzera zijoazten, urtero lez autobus publikoak bereganatuz Mexiko DFko urriaren 2ko (68ko Tlatelolcoko gertakizunen urteurrena) ikasle protestetara bertaratzeko asmoz. Baina oraingoan, ejertzitoa eta Guerreron ohikoak diren talde paramilitarrak normalisten zai zeuden. Ondorioz, 43 desagertu, hiru hildako eta hainbat zauritu suertatu ziren.

Herri eta indigena mugimenduek Mexikoko Gobernu Federalaren ardura azpimarratzeaz gain, multinazionalek Guerreroko baliabide naturaletan duten interesa ere aipatzen dute, alegia Latinoamerikako urre meategirik handienean hain zuzen ere.

Senideak Peña Nieto presidentearekin (PRI alderdikoa) bildu dira eta erantzunik ez dute jaso. Baina aldarrikapenetan ez da soilik Ayotzinapako gertakarietaz protestatzen, beste estatu-terrorismoaren jazoera guztiengatik baizik: herri indigenaren kontrako sarraskiak (Acteal-en 1997an ala Garruchako karakol zapatistan lehengo urtean), emakumeen aurkako bortxaketak (Atencon 2006an), erailketak eta torturak (Veracruzeko Ruben Espinoza kazetaria eta hauen lagunak), atxiloketa arbitrarioak, ustezko etsaien sorrera (“narkoa”), indigenen lurralde komunalen desjabetzeak, kontrainsurgentzia taktiken erabilerak Guerreron eta lurralde zapatistetan, eta abar luze bat.

Ayotzinapakoez gain, auzi politikoa dela ala ez, milaka dira desagertuak. Giza Eskubideen erakundeen ustez, orduro bi mexikar desagertzen dira. Izan ere, senideen arabera, borroka ez da 43en agerpenarekin bukatzen, baizik eta desagertu guztien berragerpenarekin, preso politiko guztien askatasunarekin eta Gobernu autoritario, korrupto eta neoliberalen amaierarekin alegia. Zentzu horretan, irailaren 26an Mexikon Suminduraren Eguna izendatu eta “baztertu gabeko borroka gehiagorik ez” lelopean martxa nazional baterako deia luzatu dute, Zokaloan bertan 43 orduko baraualdia burutu ondoren. Tentsioa nabaria da Mexiko Hirian, aste honetan, paramilitarrak sartu dira Unibertsitatean eta kolektibo antikapitalisten eta Regeneración Irrati librearen egoitzak suntsitu eta bertako kideak jipoitu dituzte. Baina senideek dioten bezala, "desagerrarazi nahi zituzten baina mundu osoan agertu dira".

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx