"Un verano kurdo" liburuaren aurkezpena idazlearekin |
20/10/2016 | |||
“Verano kurdo. Historias de resistencia al ISIS, a la ocupación y al exilio” (Descontrol. Barcelona, 2016) liburuaren aurkezpena eta Zekine Türkeri idazlearekin elkarrizketarako gonbidapena luzatu nahi diezuegu honen bitartez. Lekua: Zirika! herrigunea, Ronda kalea 12, Bilbo Liburuaren idazleak, emakume kurdua eta kazetaria, 2014ko udan Kurdistanen zehar egindako bidaiari esker, “Verano kurdo. Historias de resistencia al ISIS, a la ocupación y al exilio” (Descontrol, Barcelona, 2016) liburuak, herri kurduaren errealitateari erreparatzen dio. PKK-k Qandilen duen gotorlekutik, Rojavako errefuxiatu-eremuetara eta Irakeko Kurdistan federalera, Estatu Islamikoari aurre egiten dioten emakumeen errealitatea ere islatzen da liburuan. Liburua, sentimenduz beteriko paletatik sortu den kolorez beteriko ohiala da, inor epel utziko ez duena alegia.
|
+Video