Portada Noticias Komite Internazionalistak Internazionalistok ere Korrikaren alde!
Internazionalistok ere Korrikaren alde! PDF Imprimir E-mail
04/04/2017

KORRIKA. Otxandiotik Iruñera. Martxoaren 30etik Apirilaren 9ra. [Bilbo Apirilaren 6an, km 1827 Txakur kalea, 19:39etan]

Bi urtean behin, Euskal Herritik zehar milaka eta milaka persona gure Herrialdea zeharkatzen dugu etengabe, gau eta egun, eguzki nahiz euri, hotz ala bero, astelehen zein zapatu, hamar egunetan zehar. Gure herriak antolatzen duen ekitaldi handiena eta parte hartzaileena, hori da Korrika.

Internazionalistok ere gure herriaren ardatza den euskararen alde parte hartuko dugu. Eta internazionalistak garelako gure sutraiak ere defendatu behar ditugu, mundu askotarikoa eta aberatsagoa eraiki nahi dugulako.

Munduko herrien borrokak gureak egiten ditugun lez, gure herrian daudenetan be protagonistak izan behar gara.

Maputxeek, tamilek, kurduek, bretoiek,, kubatarrek, palestinarrek, katalanek, eta gure planetaren herri zapaldu guztiek ondo ulertzen gaituzte eta gurekin daramatzagu bihotzetan euskararen alde korrika egiten dugunean.

Lekukoa apirilaren 6an, 19:39ean, Kalderapekoaren aurrean, Bilboko Txakur kalean hartuko dugu (1827 km) 7 Katu Gaztetxeko jendearekin batera.

Erdu geugaz korrikara!!

Ttipi, ttapa, ttipi, ttapa... Korrika!

 

 
Banner

TWITTER KI

Boletin Herriak.org

Si quieres recibir nuestro boletín de noticias, envianos estos datos.

¿Aceptas HTML?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx