Ezbaiko sei urte |
![]() |
![]() |
![]() |
08/01/2008 | |
Orain dela sei urte Luiz Inácio Lula da Silva Latinoamerikako herri handienaren lehendakaritzara ailegatu zen. Gertaera hau ezker latinoamerikarrean eta baita europear ezkerrean ere, itxaropenaren ate bat bezala bizi izan zen, garaipen bat momentu haietan ia latinoamerika osotik hedatzen ari zen dinamika neoliberalaren aurrean. Gaur egun ezker militante gutxi jartzen dituzte jadanik bere begirada eta itxaropena Lularengan, eta modu batean edo bestean praktika politika ezberdineruntz apostu errealagoa egin duten latinoamerikako beste buruzagietan jarri dute arreta. 1989ean, diktadura garaiaren ondoren ospatu ziren lehengo hauteskundeetatik, Fernando Collor de Mello eta Henrique Cardosoren gobernuek diktaduratik heredatutako goi mailaren sektore baten hegemoniaren finkatze prozesua jarraitu zuten, modu honetan, giza garapenerako proiektu nazionalak alde batera utzi ziren eta Brasileko ekonomia mundu mailako kapital finantzieroaren menpe geratuz. Politika neoliberalez jositako hamarkadeen ostean eta txirotasuna eta desberdintasuna gizartean areagotzen ziren momentuan, Lula eta PT ren hautezkundeetako lehen garaipena, Lulak aldaketa estrukturalak egingo ote zituen itxaropenean datza. Baina garrantzitzua da gogoratzea nola Lulak, maila elementean lau urte soilik igarotako metalgintzako sindikalista, eskuratu zuen boterea; zentruko alderdiekin paktuak eginez eta modu honetan bere gobernuan Antonio Palocci (finantziako ministroa) bezalako ministroak sartuz. Hauek, ondorengo gobernu kontserbadoreek finkatutako doktrina neoliberalaren inplantazio prozesuarekin jarraitu zuten. Hala ere, ezker mugimenduan eta gehien baztertutako pertsonen artean itxaropena oraindik piztuta zegoen ezker gobernu honengan. Gobernu honetako lehengo urteetan jarraipen politika bat garatu zen, erreforma handirik ez, baina gizarte laguntzako programa batzuk martxan jarriz, “Fame Zero”, “Bolsa Familia”, “Luz pra todos”, “ProUni” unibertsitaterako bekak, edo “Desemprego Zero” bezalakoak. Plangintza hauek 11 millioi familietarako onuragarriak izan dira, beraz Brasilen bizi diren 200 milloi pertsonetatik 40 milloi inguru plangintza hauekin etekinen bat atera dute. Baina aurrepauso hau politika globalaren kontextuan hausnartu behar da. Hamar mila millioi erreal giza-plagintzetara bideratzen diren bitartean, 140 millioi bideratzen dira sistema finantzierora maileguen interesen moduan. Gaur egun Brasil, kapital finantzieroari ordaintzeko bere PIBaren portzentai handiena erabiltzen duen herria da. Sistemaren paradoxak: sojaren esportazioan lortutako etekinetik bakar bat bakarrik erabiltzen da transnazionalak plantazioetatik kanporatzen ari dituzten familiei laguntza moduan Bere Gobernuko lehengo uneetan, Lularen ardura Brasil hondamen ekonomiko batetik babestea izan zen, behar beharrezkoak ziren erreforma estrukturalak alde batera utziz. Barne politikaren “Bai baina ez” honen aurrean, Lularen nazioarteko politikak gero eta irudi erradikalagoa hartzen ari zen. Alde batetik Latinoamerikan Evo Morales, Hugo Chavez eta Fidelekin batera jaioberria zen “sozialismo berria”-ren zutabe bihurtu zen. Bestalde, Lulak beste herri emergenteekin batera, India, Txina, Hegoafrika..., G-21 izeneko taldea sustatu zuen. Talde honek 2003an Cancún-en burutu zen OMC-ren negoziaketa-bilkuran aurre egin zien EEBB, EB eta Japonen triangelu-botereari, bilkura porrot izugarria izanez amaitu zelarik. Boterearen triangelu horren aurkako lehen oldarraldi honek, OMCren hurrengo negoziazio bilkuretan herri txiroenenganako begirunea zertxobait suspertzeko balio izan zuen, ordura arteko bilkuren egitura, non erabaki guztiak aipatutako traingeluaren interesen menpe zeuden, aldatu behar izan zuten. Lularen agintaldiaren azken urtea eskandaluz josita egon da. Diruz beteriko maletinen joan-etorriak, korrupzioa, legez kanpoko finantziaketa eta botoen erosketa besteak beste dimisioa aurkeztera behartu zituzten PT alderdiko kargu gehienak . Gertakari hauek, alderdi polítiko bezala, bere sendoketaren bidean PT-k jasan duen metamorfosiaren islada baino ez dira. Gaur egun, Brasileko erakundetze ustelaren muinan kokatu daitekeen alderdi neoliberaltzat jo daiteke PT. Eskandalu salagarri hauek bere ondoko kolaboratzaileak inplikatu bazituzten ere (José Dirceu eta Jose Genuino kasu), Lula presidenteak bere inplikazioa ekiditea lortu du. Era berean, gobernuaren jokabidearekin jarrera kritikoa mantendu duten PT-ko sektoreek kanporatzearekin ordaindu dute beren disidentzia. Ezagunenetarikoak, Heloísa Helena senataria eta beste parlamentariena izan da, 2003ko abenduan goi-karguen erabakien aurka bozkatu ondoren alderditik kanporatuak izan zirelarik. Halere, 2005eko abenduko hauteskundeetan inkestek Lula jotzen zuten faborito argitzat. Lau urte lehenago bezala Lula apustuen lehen lerroan egon arren, Hegoamerikako erraldoiaren giro politikoa bestelakoa zen. Lehen hauteskundeetan herriak zuen itxaropena ahaztuta zegoen jadanik. Lulak honela azaldu zuen publikoki bere mutazio ideologikoa: “gazte bat eskuindarra izanez gero, arazoren bat dauka. Gauza bera heldu bat ezkertiarra bada. Ohikoena, adinarekin erdialdera jotzea da” Movimiento dos Trabalhadores Rurales Sem Terra (MST) eta herrialdeko gizarte mugimendu gehienen arabera, 2005eko hauteskundeek Ptk transnazionalekin eta enpresa handiekin aurretik egindako ituna sendotzeko balio izan zuten. Nekazaritza arloan Lulak nekazal-negozioa, hau da, sojaren esportazioa, babesteko beste ituna garrantzitsua prestatu zuen. Horren truke, Bunge, Votorantin enpresek eta Itau edo Unibanco bankuek diru askorekin PTren hauteskunde kanpaina finantzatu zuten. Beraz, egoera guzti hori kontuan hartuta, zertan oinarritu zuen Lularen arrakasta berriro Planalto jauregira bueltatzeko? Ez dago arrazoi bakarra, baizik eta arrazoi ezberdin asko. Alde batetik, bere politika kontinuistarekin lau urtetan zehar lortutako konfiantza botere ekonomiko eta erdi-eskuin sektore politikoengan, eta bestetik, ezkerrean izandako aukera faltak (batez ere bigarren bueltan, Geraldo Alckmin PSDB-PFL-ren hautagairen kontra lehiatu zuen eta) Lularen aldeko gizarte mugimenduen mobilizazioa bultzatu zuen. Hala ere, arrazoi garrantzitsuena beste bat izan zen: 2002an Lula boterera eraman zuen gizarteak ez zuen sozialismoa espero, baizik eta hobekuntza sozial eta demokratikoak; neoliberalismoa baretu eta zuzendu. Politika asistentzialistaren bitartez, Lulak eta bere alderdiak aldaketa honen itxaropena bizirik mantendu jakin izan du. Oinarri sozial horrek, bere aldetik, Lula gertukoa sentitzen du, ez du berarengana konfiantza galdu eta jendeak euren arazoak ulertzeko gai izan den hautagai bakarra Lula hartu du. Baina lehendakaritzarako ez ezik, Kongresurako eta Estatuetan gobernadore izendatzeko ere hauteskundeak gauzatu ziren. Emaitzek 2005eko abendu hartan Brasilgo hauteskunde-egoera argi islatu zuten. Alde batetik, herrialdeko Iparraldean, betiko eskuineko familia latifundistek eta oligarkek hauteskundeak galtzen dituzte, Bahiako estatuan Magalhaes familia edo Maranhao estatuan José Sarney presidente ohiaren alaba besteak beste; bestetik, Hegoaldean, Sao Paulo eta Minas Gerais estatuetan, herrialdeko ekonomiaren sustatzaile nagusiak, nekazale-burgesiaren eragina indartzen da; horretaz gain, PT-k Rio Grande do Sul estatuan galtzen du. Ohiko egoera agerian dago, hau da, ezkerreko Ipar pobrea eta eskuineko Hego aberatsa. Gauzak horrela, Lula bi urtetan presidente aukeratu ondoren, agian haren onarpenaz, lehendabiziko aldiz boterera iristean zeukan irudia erabat aldatzen du. Kanpoko herrialdeek Latinoamerikako sozialismo berriaren barruan ez dagoela hautematen dute eta honek gauzatzen dituen azken egintzek AEBra eta EBra, dudarik gabe, gerturatzen dute. Izan ere, Lula biodiesela etorkizuneko energia bailitzan saltzen saiatzen da eta bost milioi brasildarrek mendian bizirauteko gorriak ikusten duten bitartean, presidentea etanola ekoizteko sustapenean gero eta diru gehiago inbertitzen du. Era berean, haren eskualdean garapenaren alde bultzatzen ari diren proiektuei ez die babesa eman (Hegoaldeko Bankua, Petrosur edo Venezuela Mercosur-ean sarrera). Berriro ere, Lulak zalantzak sortzen ditu, “bai ala ez” jokoan jolasten du; harrezkero “realpolitik”an estatistiko ona ezagutuko zaio. Eta Brasilen Lulak suposatu duen etsipena barneratuta dago herri mugimenduan, ez dute itxaropenik gobernuan, eta oinarrietatik hasita lan berria suspertzen ari dira, hauteskundeei so egin gabe. Bahia-ko Carpio Fraileak, 20 egun eman dituena gose greban Sao Francisco ibaiaren transbasearen aurka, honela erantzun zuen oraintsu Lularen metamorfosiaz galdetua izan zenean: “Lula jadanik ez da existitzen, gaur egun herrialdearen gobernua Luis Inácio da Silvaren esku dago”. “Lula” herri mugimenduek sortutako ikurra izan da, baina denborarekin bere jatorriekiko loturak hautsi eta ikurra deuseztatuz joan da, egun Lula izena hartzeko duintasuna ere galdu duelarik, aurreko ikurra ez iraintzearren bada ere. Sei urteko agintaldiaren ondoren, Lulak bere agintariengan konfiantza ez duen herri baten aurrean dago (konfiantza eza hau %83,1ekoa da Diputatu Ganbaran, %75,9koa Alderdi politikoengan eta %81,9koa politikoengan orokorrean) eta horregatik ez da harritzekoa korrupzioa hain zabaldua egotea (kontu auzitegiak azken bost hilabetetan fiskalizatutako gobernu federalaren errekurtsoekin finantzatutako 213 obren %77ak irregularitateak aurkitu zituen). Herrialde honetan batezbesteko errentak %5 handitzen du baina OCDEak bigarren hezkuntzako zientzietako ikasketen maila neurtzen duen 57 herrialderen zerrendan 50. edo 54.postuan kokatzen du. Herrialde honetan isurbide zerbitzua ez dutenen kopurua %47ra heltzen da eta 7 miloi etxe baino gehiagoko defizita dago. Herrialde honetan piribatizazioek jarraitzen dute (Bahiako errepide 1000 kilometro baino gehiago adibidez) nahiz eta populazioaren gehiengoa aurka egon (brasildarren %62 a pribatizazioen aurka dago, 1995an %45 a alde zegoen arren elkarrizketek dioten legez). Herrialde honetan nekazal enpresa handiek lur zati oso handiak erosten dituzte eta gero eta lur gutxiago dago nekazarien eskuetan. Herrialde honetan oso gauza gutxi aldatu egin direla ematen du. Jarraitu beharko da Lularengan konfiatzen?
|
+Video