Independentziaren aldeko Diada historikoa |
14/09/2012 | |||
Milioika pertsona elkartu ziren Bartzelonako Irailaren 11ko Diada historikoan, helburu politiko ezberdinetatik Catalunyaren independentzia aldarrikatzeko asmoz. Arratsaldean bi manifestazio antolatu ziren. Alde batetik independentzia aldarrikatzeaz gain, Herrialde Katalanen batasuna eta kapitalaren Europa baztertzen zutenen aldarrikapen antikapitalistak. Eta bertan ezker independentista (CUP erakunde politikoa, Arran gazte erakundea, COS sindikatua, SEPC ikasle sindikatua eta Endavant nazio askapenerako erakunde sozialista) gailendu zen, "Ni pacte fiscal, ni pacte social. Independència, socialisme, Països Catalans" leloarekin. Era berean, bloke honen atzealdean, Kataluniako independentista anarkisten blokea atera zen, alegia Negres Tempestes kolektibo libertarioa, "Ni capitalisme ni Estats, autogestió i solidaritat" lelopean. Eta beste alde batetik, Assemblea Nacional de Catalunya independentziarako mugimenduak, bere baitan dauden erakunde sektorialekin (CiU, ERC, Reagrupament, CUP, ICV, SI, Omnium Cultural hizkuntzaren aldeko erakundea eta gizarte mugimendu eta sindikatuetako norbanako ezberdinak) "Catalunya, nou Estat d´Europa" lemapean Herrialde Katalanetan inoiz egondako manifestaziorik erraldoiena burutu zuen, Ezker Independentistako CUP erakundea bertan egonik.
|
+Video