Mumiaren bizitza arriskuan. Zer gertatzen ari da? |
15/04/2015 | |
Gaur, Muniaren Lagunak kolektiboak deituta agerraldi batean parte hartu dugu beste mugimenduekin Bilbon, Mumia Abu-Jamal preso politiko estatubatuarraren egungo osasun egoera larria salatzeko. Jarraian, kolektibo honen oharra azken asteontan zer gertatzen ari den kasu honetan azalduz.
[EHko Mumiaren lagunak] Azken hilabeteetan, Mumia ez da oso ondo sentitutu. Urtarrilean, goardiek esnatu eta zigortu zuten, lo sakonegia zela eta kontaketarako jaitsi ez zelako. Bi astetan zehar, ez zuen dei edo bisitarik jasotzerik izan, ez eta kirola egitera lorategira atera ere. Okerreko tratamendua 2015eko martxoak 30ean, Mumia shock diabetikoan sartu eta konortea galdu zuen gartzelan. Schuylkillko mediku zentruan sartu zuten, etxekoak abisatu ere egin gabe. Autoritateek bisita oro debekatu eta lagun, familiarteko eta abokatuei edonolako informaziorik ez zieten eman. Informazioa eta bisita eskubidea exigitzeko kanpaina bat hasi zen orduan. , Mozal legea onartuta Martxoak 31an, ospitalearen kanpokaldean prentsaurreko bat egin zen, Mumiak jasandako trataera salatu asmoz. Ondoren, honen emazte Wadiyak eta anaia Keithek 30 minutuz bisitatu ahal izan zuten. Bisita hauetan zehar, Mumia aulki bati lotua egon zen. Mumiaren artxibo medikuetan larrialdizko kontaktu gisa dagoen Pam Africari ez zioten inongo bisitarik onartu. Apirilaren lehenean Pensilvaniako legedia berriro ere gogortu zen, familiarteko zuzenek astean behin bakarrik bisitatu ahal izan dezaten. Hala bisitatu zuten bere anaia eta semeak, eta egoera zaila topatu zuten. Mumiaren egoeraz ezinegona azaldu zuten hauek. Hart semeak alde egin behar izan zuen . Minez harnas hartzen zuen, eta egarriz eta dardarka zegoen, eta esku bat oraindik ohera katgeatua zuten. Egoera honetan, gartzelara itzuli zuten. Apirilaren 6an, kide batzuk berriro ere bisitatu ahal izan zuten, egoerak txarra izaten jarraitzen zuen. Asko kostatu zitzaion mumiari zutitzea. Era berean, medikuek bisita aurretik insulina jarri ziotela kontatu zuen, akaso indartsuago agertzeko.
|
+Video