2014/07/09 |
Aurten Komite Internazionalisten brigadetako bat Grezian izan da. Brigada honetan Greziak eta bere biztanleek jasaten ari diren kapitalismo bortitzaren eragina hurbiletik ezagutzeko aukera izan dute, honez gain, herri horretan kapitalismoaren aurkako erresistentzia saretzen ari diren herri mugimenduekin esperientziak partekatzeko aurkera izan dute ere. Hona hemen Grezian izan den brigada horretako partaideek idatzitako kronikak
Europar topaketa anti-faxista Brigadaren lehengo bi egunak apirilaren 11, 12 eta 13an Atenasen burutako “Europar topaketa anti-faxistan” eman genituen. Topaketa horren leloa “No pasarán” izan zen, eta Grezian dauden faxismoaren aurkako sare batek antolatu zuen, “Atena eta Pireoko komite-kolektibo-ekimen Antifaxisten Koordinazioa”. Izan ere, azken urteotan herrialdean horrelako hainbat sare sortu dira, batzuk joera “ezkertiar” edo marxista dutenak, beste batzuk talde anarkista zein autonomoei lotutakoak, etabar; eta nahiz eta beraien arteko harremanak onak izan eta momentu garrantzitsuenetan elkarrekin aritu, batzuetan bakoitzak bere aldetik antolatzen ditu ekimenak, topaketa hauen kasu. Berez, hori zen azken eguneko plenarioan azpimarratu zen ondorioren bat: sarriagotan elkarrekin aritzearen beharra.
|
Gehiago irakurri
|