Portada Bereziak #EzTTIPEzCETA
TTIP eta CETAari ez!
CETA hitzarmenaren aurkako mobilizazioak PDF Inprimatu Email
2017/02/08

Otsailaren 15ean Europako Parlamentuaren osoko bilkurak Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko Ekonomia eta Merkataritza Akordio Orokorraren testua bozkatuko dute, bere ingelesezko laburdurekin ezaguten den tratatua, CETA.

Horregatik Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak hainbat mobilizazio antolatu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan otsailaren 14rako, asteartea. Mobilizazio hauen helburua merkataritza libreko hitzarmen honen aldeko boza emango duten alderdien jarrera salatzea izango da. Hauek dira antolatu diren mobilizazioak:

Gehiago irakurri
 
CETAren aurkako mobilizazio eguna Europa mailan. Atera aterkia! PDF Inprimatu Email
2017/01/16

Urtarrilak 21 larunbatean

IRUÑEA 12:00etan Carlos III pasealekua
BILBO 12:00etan Giza katea Arenaleko zubian
GASTEIZ 12:00etan eguerdian mobilizazioa

Europar Batasuna eta Kanadaren arteko merkataritza eta ekonomia ituna (CETA) baieztapenerako azken fasean dago. Europar Kontseiluan blokeatuta gelditzekotan egon zen, Valoniako Parlamentuak ez baitzuen bere oniritzia eman nahi, baina, azkenean, nazioarteko presioek, belgikarrak baiezkorantz eraman zituen.

Europar Parlamentuko lan komisioak ezetz esan zion itunari abenduaren 8an eta beste hainbat komisiok berdina egitea espero dugu.

Gehiago irakurri
 
CETAren aurkako urteko lehen ekintzak PDF Inprimatu Email
2017/01/10

Ipar Euskal Herriko TAFTA STOP eta Hego Euskal Herriko TTIP/CETA Ez mugimendutatik Europako Parlamentuko otsaileko CETAren berrespenaren harira urtarrilean zehar egin asmo ditugun ekintzen berri ematen dizuegu.

Batetik, urtarrilaren 21ean Irun – Hendaia giza katea egingo dugu. Arratsaldeko 16:30ean izango da Hendaia – Iruneko Santiago Zubian.

Gehiago irakurri
 
TTIParen aurkako ekintzak prestatu dute Ermuan hurrengo asterako PDF Inprimatu Email
2016/11/25

Ermuko hainbat eragilek artean, prestatu ditugun ekintzetan parte hartzera gonbitea egiten dizugu: datorrren asteazkeneko hitzaldia, Liburutegiko erakusketa eta abenduaren 2ko konzentrazioa. Horrez gain, mozio bat aurkeztu da Udal plenoan, TTIPren aurka bat egin duten beste udalerriekin, Iruñea bezala, Ermuko Udala ere bere atxikimendua adierazteko.

Azaroak 30, asteazkena. 19:00etan Lobiano Kulturgunean

Hitzaldia: "¿Qué es el TTIP, qué implica, ¿Cómo nos afecta?

Juan Hernández y Júlia Martí (TTIP eta CETAren aurkako kanpainako kideak)

Abenduak 2, ostirala. 19:30tan Ermuko Plazan

Konzentrazioa: Ermua-k TTIP eta CETA-ri ez!

Azaroaren 22tik Abenduaren 2ra Liburutegiko atarian

Erakusketa: "Zer da TTIP?"

 
Gure «adiskideekin» bat: TTIP/CETA ez! PDF Inprimatu Email
2016/11/08

[Martin Mantso / TTIP ez Gipuzkoa] Batzuek ikusiko dute gu TTIP edo CETAren aurka izategatik, AEBetako eta Kanadako jendeen aurka gaudela. Oker. Haietako askok badakite ez dela horrela. Badakite hemen bezala, itun hauek bultzatzen dutena da transnazionalek han inposatu dutena, haien boterea areagotzea, ondorioez axola gabe. Hauekin borroka berdinean gaude. Beraz, transnazionalen aurka gaude, haiei laguntzen dieten gobernuen aurka, hango biztanleak horrenbeste aldiz gu eta horrenbeste jende bezala, haiek ere kaltetuak baitira han. Horregatik beti izan gara hango herriekin elkartuta, eta batez ere, botere horien bidegabekeriak argi dauzkatenekin eta bidegabekeria horiei aurre egiten dietenekin.

Gehiago irakurri
 


Banner

 

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx