Portada Berriak Euskal Herria
Euskal Herria
BBVAren irabaziak odolez zikinduta daude PDF Inprimatu Email
2019/03/14

BBVADatorren ostiralean, martxoak 15, ospatuko den BBVAren Akziodunen Batzarra dela eta, BBVAren Kontrako Plataformak eta Euskal Herriak Kapitalari Planto! Kanpainiak sentsibilizazio eta protesta ekimen desberdinak antolatu ditugu. Hauen bitartez, mahai gainean jarri nahi ditugu bere irabaziak lortzeko banku honek garatzen dituen zenbait jarduera, hauek eragiten dituzten ondorio larriak, eta baita ere euskal erakundeengandik jasotzen duen mesede-tratua.

Horrela, martxoaren 14ean, osteguna, arratsaldeko 19:00etan hitzaldi bat burutuko dugu Zirika! Herri gunean (Erronda kalea 12, Bilbo), “La banca o la vida” lelopean. Bertan, Gasteizkoak Talde antimilitarista, Banca Armada eta Ongi Etorri Errefuxiatuak-eko La Guerra Empieza Aquí Batzorde-ko kideak hartuko dute parte.

Beste alde batetik, martxoaren 15ean, ostirala, Akziodunen Batzarraren hasiera dela eta, protesta-elkarretaratze bat egingo dugu Euskalduna Jauregiaren aurrean goizeko 11:00etatik aurrera.

 
G7 EZ, ez hemen, ez inon! PDF Inprimatu Email
2019/02/11

[Donostiako G7 EZ Plataforma] G7ren aurka mobilizatzera goaz sinbolizatzen duen mundua errotik aldatu behar delako lehenbailehen. Eta hori guk Donostiatik egin nahi dugu. Bestelako mundu horri Donostiatik egin nahi diogu gure ekarpena, beraiek inposatzen diguten hiri ereduari aurre eginez. Turismo aberatsari, Inditexi, kontsumo basatiari, metroari, abiadura handiko trenari, kulturaren komertzializazioari eta erdarei eskainitako beraien San Sebastiani guk Donostiarekin aurre egin nahi diogu, herritarren, komertzio txikien, bertako merkataritzaren, feminismoaren, ekologiaren, migrazioaren, euskararen eta euskal kulturaren Donostiarekin. Zure laguntzarekin lortuko dugu.

Gehiago irakurri
 
"G7 ez!" dinamikaren aurkezpena Bizkaian PDF Inprimatu Email
2019/01/28

Pasa den larunbatean, “G7 ez!” plataformaren Bizkaiko dinamikaren aurkezpen argazkia atera genuen hainbat herrialdeko eragile sozialek. G7a, munduko herrialde boteretsuenen goi gailurra, Biarritzen ospatuko du abuztuaren bukaeran; bertan, munduko elite ekonomiko eta politikoek herritarron kontrako politikak erabaki eta horiek aplikatzeko agenda osatuko dute. Zentzu horretan, ezinbestekoa iruditzen zaigu Euskal Herritik gure aurkakotasuna adieraztea eta herri bezala, alternatibak badaudela planteatzea. Informazio gehiago plataformaren web orrialdean: http://g7ez.eus/

 
Badator Herri denda 2018-2019!!! PDF Inprimatu Email
2018/12/14

HD 2019Urtero bezala, kultura, hausnarketa eta konpromisoaren zale direnentzat, hitzordu garrantzitsua dugu Zirika herri gunean (Erronda, 12). Durangoko azokaren ostean, gabonetako ofertak alde batera utzita, kaleak argiztatzeko dirua xahutzeko beharrik gabe... Badator Bilboko kolektiboen Herri denda!

Baina... Zer da herri denda? Herri denda azoka bat da, topagune bat, kolektiboek ditugun materialak eskaini, besteenak ikusi eta elkarrengandik ikasteko erabili dezakeguna. Herri mugimenduaren lana diruz sustatzeko aukera, arropa politenak eskuratzekoa, liburu eta disko berezienekin gozatzekoa...

Hiru astez (Abenduaren 17tik Urtarrilaren 5era) Zirika! herri gunean (Erronda, 12) aurkituko dituzu, ordutegia 11:00/15:00 - 16:00/20:00 izango da. Besteak beste, gerren aurka, planetaren alde, internazionalismoan, presoekiko elkartasunez, sorkuntza librean, feminismotik edota komunikazioan lan egiten dugun taldeen materialak. Ireki atea eta sartu Bilboko Herri mugimenduaren azokara!

 
G7aren gailurraren aurka mobilizatzeko "G7 Ez!" plataforma sortu dugu hainbat eragilek, beste mundu bat sortzea posible eta premiazkoa dela aldarrikatuta PDF Inprimatu Email
2018/11/29

“G7 EZ! EH-tik beste mundu bat sortzen” Euskal Herriko plataforma aurkeztu dugu Biarritzen, komunikabideen aurrean. Hain zuzen ere, plataforma hau 2019ko abuztuan Biarritzen bertan egingo duten G7aren gailurraren harira sortu dugu hainbat eragilek ¬–partaideen zerrenda atxikituta-, kapitalismoak irudikatzen duen mundua errotik aldatzea beharrezkoa delako. Horregatik, gailurraren kontra mobilizatzera goazela iragarri dugu, beste mundu bat sortzea posible eta premiazkoa delako, eta Euskal Herritik ere norabide horretan ekarpena egitea dagokigulako. Zentzu honetan, G7aren presentzia errefusatzearekin batera, aldaketa sozialaren aldarriari hauspoa emango diogu.

Gehiago irakurri
 


Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx