2010/05/12 |
BILBO. Manifestapena "Kapital eta gerrateen europaren aurka" Arriagan, maiatzak 14, ostirala, 19:30
Kapital eta gerraren €uroparen aurka eta bere krisiaren aurka. Herrien arteko elkartasunaren alde!!
Sinatzen dugun elkarte-eragileok, “Enlazando Alternativas – Red Birregional Europa, América Latina y Caribe” sarearen deialdiarekin eta maiatzaren 14tik 18ra Madrilen Gailur Ofizialeren aurrean proposaturiko jarduerekin - Herrien Gailur alternatiboa eta Herrien Epaitegi Iraunkorra - bat gatoz. Era berean, herri mailan mobilizatzeko eta antolatutako ekimenetan (eranskinean zerrendatuta daudenak) parte hartzeko deialdia luzatzen diogu euskal gizarteari. Euskal Herritik, gerra, kapitala eta potentzien Europaren aurka agertzen gara ere. Hemen, Bilbon besteak beste, egoitza dituzten transnazionalak – BBVA eta Iberdrola adibidez – eta beste elite horiek dira gailur horietan Latinoamerikako emakume eta gizonen esplotazioaren bidez garatzen diren politiken benetazko onuradunak.
|
Gehiago irakurri
|
|
2010/05/04 |
[Bilbon Kaleak Aske] Behean sinatzen dugun Bilboko taldeek eta elkarteek –talde anitzak eta lan esparru desberdinetan aritzen garenok–, Bilboko Udalak prestatu duen Espazio Publikoari buruzko Ordenantzaren proiektuaz zera adierazi nahi diegu Bilboko hiritarrei:
Azken asteotan, Espazio Publikoari buruzko Ordenantzaren proiektuaren gaineko eztabaida zabaldu da herritar eta komunikabideen artean, bereziki, prostituzioaren debekuaren inguruan. Nolanahi ere, zabalagoa da Ordenantza honen aplikazio eremua. Gogora dezagun kalean egiten diren jarduera batzuei buruz proposatzen dena:
|
Gehiago irakurri
|
2010/04/22 |
[DV] Conferencias, el concierto de Hodei Minutu y la cena vegetariana mexicana completaron los actos
La sociedad Xirimiri clausuró con éxito las XII Jornadas Internacionalistas de Lasarte-Oria, organizadas por Askapena y Komite Internazionalistak, que en esta edición cambió el formato que se seguía habitualmente.
Fernando Vaquerizo, uno de los organizadores, resume así estas jornadas: «Más que presentar los problemas que pueden sacudir a los pueblos del mundo empobrecido, hemos pasado a mostrar una serie de posibles soluciones a dichos problemas.No nos hemos centrado en países o pueblos en concreto, hemos hablado y debatido sobre ideas globales que tienen su trascendencia en lo local, en lo pequeño, en el día a día, mostrando a su vez que estas ideas se pueden poner en marcha en nuestro propio pueblo».
|
Gehiago irakurri
|
2010/04/15 |
Hilaren 15 eta 16an energia berriztagarriei buruzko mintegia antolatu du Europako Batasunak Iruñean. Honen buru energia nuklearraren bi defendatzaile sutsu izanen dira: Gobernu espainoleko Energia ministro Miguel Sebastian eta Europako Batasuneko Energia komisario Günther Öttinger.
Europako Batasunak energia berriztagarrien alde egin duen apostua aurpegia zuritzea du helburu bakartzat. Ez dute petrolioaren erabilera alde batera utzi nahi. Asmoa gero eta energia gehiago ekoizteko bide guztiak (energia nuklearra zein termikoa edo berriztagarriak direlakoak) erabiltzea da. Horrela, gehiago ekoiztu nahi dute, diru gehiago irabazteko. Irakeko petrolioaren lapurketari oniritzia eman dioten berberek gurera datoz energia berriztagarrien onuraz mintzatzeko.
Eredu desarrollistak ekoizpen moduak eta energiaren ustiapena ezartzen du. Euskal Herrian eredu argiak ditugu: Castejongo zentral termikoek, gure mendietan ditugu makroparke eolikoek eta Castejon eta Gasteiz artean eraiki nahi duten tentsio altuko autopista elektrikoak jasanezina den garapen eredu bat mantendu nahi dute. AHT bera ere, gure natur ondasuna suntsitzeaz gain, suntsipena biderkatzen duen energia ekoizpen beharrari erantzuten dio.
|
Gehiago irakurri
|
2010/04/12 |
'Egunkaria' absolbitua
[Berria] Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga 'Egunkaria'-ko itxiera kasuko auzipetuak zigorrik gabe utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, deliturik ez zutela egin argudiatuta. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia. Kazeta ixteko erabakiak Espainiako Konstituzioaren babesik ez zuela izan dio epaiak eta, adierazpen askatasun eskubidea aintzat hartuta, kazeta itxi aurretik beste aukera batzuk bazeudela. Tortura salaketez esaten du "inkomunikazioan nahikoa kontrol judizialik" ez zela egon". Guardia Zibilak itxi zuen euskarazko kazeta, 2003an.
Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Egunkaria-ko itxiera kasuko bost auzipetuak, euren kontrako frogarik ez dagoela ebatzita. Absolbitu egin du, beraz, Egunkaria. Gaur atera du epaia, 12:50 aldera. Javier Gomez Bermudez, Ramon Saez Valcarcel eta Manuela Fernandezek osatu dute epaimahaia, eta aho batez hartu dute erabakia.
|
Gehiago irakurri
|
|
|
|