2015/04/28 |
BILBO. Manifestazioa: "Bilbon kapitalismoaren aurka. Maiatzaren 1 egin" Maitzaren 1ean, 17:00etan. Deustuko zubitik
Atzo, astelehena, TTIParen sektorekako eraginaren inguruko hitzaldia eduki genuen, 7katu gaztetxean. Bihar, asteazkena, leku berean elkartuko gara, GITE-IPESen eskutik "Euskal Langile Herria"ren inguruko tailer bat egiteko. Lehen, eguerdian, Leioako GKZko fakultateko sarreran aukera izango duzue ere bai parte hartzeko. Jardunaldi hauen une garrantzitsuena, ala ere, Maiatzaren lehena izango da. Arratsaldeko 17.00tan elkartuko gara, Deustuko zubian.
|
Gehiago irakurri
|
|
2015/04/14 |
+Video Bideoa: Uriola
BILBO. Manifestazioa: "Bilbon kapitalismoaren aurka. Maiatzaren 1 egin" Maitzaren 1ean, 17:00etan. Deustuko zubitik
Bilboko gizarte eta herri mugimenduetako ordezkari askok "Bilbon kapitalismoaren aurka. Maiatzaren 1 egin" izeneko manifestua prentsaurrekoan aurkeztu dugu. Agiri horren bidez gure jarrera langileentzako data historiko horren aurrean azaldu nahi izan dugu. Daukagun asmoa jatorrizko esanahia berreskuratzea da eta berriro errebindikazioa lehengo lerroan ipintzea Maiatzaren Lehen honetan.
|
Gehiago irakurri
|
2015/03/30 |
+Video
Mila erdi pertsona elkartu dira Bilboko Kale Nagusian gaur Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataformak deituta “Movilízate, Danok kalera” lelopean. Manifestazioaren bidez martxoaren 26ean “Mozal legeak” onartu dituztela salatu nahi izan dute.
Plataformak, eragile sozial ezberdinez osatua, eta haiekin bate gin duten zenbait pertsonek salatu dute espainiako gobernuak gaur onartu dituen lege erreformen multzoak herritarron protestarako eskubidea murriztea beste helbururik ez duela, aldaketa sozialerako dugun tresna kriminalizatuz. Erreforma horiek, zeinen artean aurkitzen diren tasa judizial berrien aplikazioa, Kode Penalaren erreforma eta Herritarren Segurtasunerako Legearen erreforma, adierazpen eta mobilizazio askatasunaren kontrako eraso zuzena suposatzen dute.
|
Gehiago irakurri
|
2015/03/26 |
BILBO. Manifestazioa. Larunbatean, martxoak 28, 17:30ean Arriagatik Azken urteotan eskubideen galera sistematikoa pairatzen ari gara: langile-eskubideak, osasunerako, hezkuntzarako, etxe-bizitzarako eskubideak… Eta, horren ondorioz, herritarrak gero eta gehiago ari dira kalera ateratzen.
Oinarrizko eskubideen suntsiketa-egoera horren aurrean erakundeek, beste behin, legeak birformulatu eta kode penala estutzeko bidea hartu dute, parte-hartze politikoko ekimenak eta protestarako mobilizazioak are gehiago kriminalizatzeko.
Hilabeteotan Mozal Lege izena hartu duten legeekin aurrera egiteko bozkatzeak gertatzen ari dira Espainiako Senatuan: Herritarren Segurtasunerako Legea eta Kode Penalaren Erreforma. Biek ala biek osatzen dute, Prozedura Kriminalaren Legeak eta Doako Laguntza Juridikoaren Legeak bezalaxe, neurri multzo bat gure eskubide eta askatasunei zuzenean eragiten dietena. Protesta zigortzeko helburuarekin formulatuta daude neurriok, eta, bereziki, pobrezia- eta ezegonkortasun-egoerak zigortuko dituzte. Edozein auzokide bilakatuko da susmagarri, polizia-agente halako batek uste baldin badu delitu bat egitekotan dagoela, delitua bera gertatzeko beharrik ez dagoela. Hartara, ez dira gertakariak soilik kriminalizatuko, zenbait giza-talde kriminalizatuko dira aurrez: migranteak, aktibistak edo baliabiderik gabeko pertsonak kasu, edo halako taldeekin elkartasuna adierazten duen edozein.
|
Gehiago irakurri
|
2015/03/25 |
BILBO: Elkarretaratzea "Movilizate!! Danok Kalera" Martxoak 26, otegunean 11:00etan PPren Bilboko egoitza (Kale Nagusia, 89) Datorren ostegunean, martxoaren 26ean goizeko 11etan Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataforma osatzen dugun kolektibook gure gonbitea luzatu nahi dizuegu PPren Bilboko egoitzaren aurrean egingo dugun elkarretaratzera (Kale Nagusia, 89).
Elkarretaratzearen bidez salatu nahi dugu gaurko egunez kongresuan “Mozal legeak” onartu dituztela: Herritarren Segurtasunerako Legearen erreforma eta Kode Penalaren erreforma.
Ekintza honen bidez dei berezia luzatzen dugu martxoaren 28an, larunbata, Bilboko Arriaga Antzokitik “Movilízate, Danok Kalera” lelopean 17:30etan aterako den manifestaziora etortzeko.
|
|
|
|