Portada Brigadak Brigada Bolivia Bloga Herria konstituziogilea!!
Herria konstituziogilea!! PDF Inprimatu Email
2006/08/11
1990ean behe-lurraldetako zenbait indigena (200 inguru) La Paz-erantz abiatu ziren, duintasuna, lurra eta lurraldea ziren bere eskaera nagusiak. Horrek estatuaren berfundazioa beharrezkoa zela eta zenbait akordio sinatzea lortu zuten; hauek izan ziren gaur egun eraikitzen ari den biltzarraren hastapenak.

2000 urtean Uraren guda gertatu zen gobernuaren uraren pribatizazioaren politikari erantzuteko. Gobernuak bere egitea bertan behera utzi behar izan zuen baina politika neoliberala ez zuen aldatu.
2002. urtean gobernuak inpostu berria inposatu nahi izan zuen soldatetan, honek sekulako liskarrak sortu zituen La Paz hirian, manifestazioak, gose grebak eta herriak zenbait ministerioen eraikin asaltatu eta erre zituen.
2002.urteko urrian meatzariak El Alto herrirantz abiatu eta manifestazioak antolatu zituzten. Soratan gasaren guda izeneko aldarrikapenak eta nanifestazioak gertatu ziren. Liskar latzak izan ziren herriaren eta ejerziotoaren artean, ondorioz 60 herritar eta indígena baino gehiago erahileak suertatu ziren; honek Sanchez de Losada (Goñi) presidentearen ihesa eragin zuen. Gaur egun Estatu Batuetan dago eta hildako eta zauritutakoen senideek epaiketaren zain jarraitzen dute.

Gasen guda izeneko aldarrikapen nagusia hidrokarburoen esportazioa etetea zen. Gasa Bolivian bertan industrializatzen eskatzen zuten enplegu iturri modura. Hau baldin bazen hasierako aldarrikapen nagusia, herriak hidrokarburoen nazionalizatzea eskatu zuen eta honekin batera biltzar konstituzigilea eraikitzearen beharra ikusi zen. Alde batetik biltzar honek herriaren itzaropenak piztu eta hainbat borroka eta aldarrikapenak lotu eta gauzatzea eragingo zukeen. Beste aldetik indigenen mugimenduek indarrak elkartzen dituzte.

Bai orduan bai gaur egun herriak argii dauka konstituzio berria ezin dela izan paper utsa baizik eta borrokarako tresna baliogarria eta hainbat aldarrikapenak gauzatu behar duen tresna. 2005. urtean MAS alderdi politikoaren garaipenak biltzar konstituziogilea martxan jartzen ahalbidetuko zukeen legea onartzea ekarria zuen.

Orain nahiz eta esluineko alderdiek prozesua oztopatzen saiatu, biltzarra eraikita dago eta urte bete dauka konstituzio berria idazteko.

Biltzar konstituziogilea ostazeko orduan, berriz, alderdi politikoak baino ezin dira sartu prozesuan. Hau da hainbat gizarte mugimenduak egiten duen kritika nagusia, aldarrikapena eurena zen eta orain alderdi politikoek (eskuin eta ezkerrekoek) bereganatu dute. Ikusi behar da nola antolatuko duten hurrengo urteko prozesua, benetan dinamika partehartzaileetan  edo alderdi politikoen arteko liskarretan oinarrituta.

 
Banner

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?
 


2006an Komite Internazionalistetako bost laguneko ordezkaritza bat han bertan abiatuta zegoen aldaketa politiko sakona hurbiletik ezagutzeko asmoz Boliviara bidaiatu zen. Delegazioaren lehentasuna oinarrizko gizarte mugimenduak ezagutzea eta beti sortzen den bi herriren arteko elkartruke aberasgarria berpiztea izan zen. Helburua lortu genuen, hamaika kolektibo ezberdinekin (emakumezkoak, indigenak, sindikatuak, komunikabide alternatiboak...) egoteko aukera izan genuen eta horretaz gain, gaur onartutako Konstituzio berriaren estatua bersortzeko prozesu politiko eta instituzionalaren lehenengo pausuak ezagutu genituen Sucren Asanblea Constituyente lehen aldiz bildu zenean.

Zapalkuntzaren 500 urte ondoren, Boliviako eraldaketa sozial eta politikoa bultzatzen duen prozesuak bizirik dirau eta  benetako protagononistak herria eta herri mugimenduak direla ezin dugu ahaztu.

Blog Bolivia irudiak

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx