Kolonbiako gobernua ELNko hiru preso politiko EEBBtara extraditzear dago |
2008/08/13 | |||
Nelson Jaimes Quintero, Efraín Guerrero Sanchez eta Alvaro Garcia Giraldo, ELNko (Ejercito de Liberación Nacional) hiru matxinatu dira, eta azken aldi honetan Kolonbian beraien egoera berri izan da, Estatu Batuak beren estradizioa eskatu duelako, Kolonbiako epaitegi barrutiak epaitu ditzan. Estradiziorako eskaera hau, 2.007ko abenduan iritsi zen, ohar diplomatiko baten bidez. Egozten zaizkien karguak, 2.004ko abuztuan gertatu ziren, non hiru lagun hauek, ustez, kolonbiar-amerikar nazionalitateko pertsona bat lau hilabetez erretenitu zuten. Dena den, juridikoki, delitua Kolonbian burutu zen, ustezko ekintzaileak kolonbiarrak ziren, eta biktima, kolonbiarra ere. Eta gainera, ez dago erabat probatuta beraiek izan zirenik. Guzti honengatik, erabat harrigarritzat jotzen da kasua. Kolonbiako gobernua, aspaldidanik ari da EE.BBetara pertsonak estraditatzen, baina oihartzun handirik egin gabe. Ezagunenak, ihaz burututako estradizio operazioa izan zen, honen ondorioz FARCeko Simon Trinidad eta Sonia EEBBetara eraman zituztelarik. Aipatzekoa da, Kolonbiako Gonernuak aurrera eraman dituen estradizio gehienak, narkotrafiko karguengatik izan direla. Kasu hau berezia da, lehenengo aldia izango litzatekeelako, ELN erakundeko norbait estraditatzen dutela. Eta hau kontestu esangarri batean ematen da, non ELN Kolonbiako Gobernuarekin ahaleginetan dabilen, gatazkari irtenbide polítiko bat emateko. Badirudi, Alvaro Uribe presidenteak, ELN bera estutu nahi duela, denbora agortu zaiola adieraziz. Kontutan hartu behar da ere, Kolonbian azken aldi honetan, hedabide handien eraginez, bahiketen kontrako giro polítiko bortitza dagoela, uztailaren 20ean FARC erakundeak bahiturik dauzkan pertsonen askatasuna eskatzeko burutu zen martxa ikusi genuen legez.¨ Kontextu honetan, azkeneko bost urtetako datuek aipagarriak dira: 786 estradizio prozesu baimendu dira, hauetatik %ko 90a EEBBetara bideratu direlarik, eta soilik 14 kasuei ezezkoa eman zaie. Ikusten denez, Kolonbiako gobernuak ez du ezer egiten bere soberania nazionala mantentzeko; fiskaliak tramitetzat hartzen du estradizio eskaera bat, berehala estradizio agindu batean bilakatzen delarik. Zergatik ematen da egoera hau? Kolonbia Planaren testuinguruan kokatu genezake erantzuna, azken finean, EEBBek bai USSOUTHCOMen bidez (Lationamerikan zeharkako operazio militarrak egiten dituen “Hego Komandoa”, Kolonbian paramilitarren eskutik) eta baita botere judizialak ematen dion aukerekin ere jokatzen dute, beti matxinatuen eta narkotrafikoaren kontrako ustezko logikan. Aipatutako guzti honengatik, kanpaina bat martxan jarri da ELNko hiru presoak estraditatu ez ditzaten. Kanpaina honen helburuak dira preso politikoaren duintasuna aldarrikatzea, bere altxamendurako eskubidea defendatuz, borrokaren helburuak azalaratzea eta politika inperialisten esku hartzea salatzea. Preso baten abokatu batek esan digunez, Kolonbian preso politikorekiko solidaritatea galtzen ari da eta, gainera, gartzela sistema gero eta zapaltzaileagoa da, sistema judizialaren erreforma bat prestatzen ari direlarik, defentsarako lanak oztopatuz. Kanpainaren bultzatzaileek, atxekimenduak jaso dituzte, bai Kolonbia barnetik (sindikatuak, abokatuen taldeak, presoekin elkartasun taldeak) eta baita atzerritik ere. Abokatu honek dioenez, kanpainaren helburua ere “soinua ateratzea” da (Kolonbian eta EEBBetan) nahiko ezkorrak badira ere, eta konbentzituta dauden, Juztiziako Zigorrezko Gorteak azkenean estraditatuko dituen. Presoak, defentsarako, politikoki indartsu egoten ahalegintzen ari dira, hala ere, etxekoengatik hurrun egotea ezinegona sortarazten die, gainera, arestian komentatuko Simon Trinidaden kasua kontutan hartzen badugu, EEBBetan ia betiko katera zigortua dago. Kanpaina aurrera daramatenek, deialdia luzatzen diote Juztiziako Goi Gorteari, automikoki erabakia har dezan, Kolonbiaren soberania nazionala kontutan hartuz, eta baita giza eskubideak defendatzen duten orori, hiru preso politiko hauekin solidarizatu daitezen, herrien autodeterminazio eskubidea defendatuz, kanpoko presiorik gabe. Inperialisomoaren aurrean, preso politikoek duintasunez erresistitzen dute. Estradiziorik ez! Informazio gehiago lortzeko edo atxekimenduak bidaltzeko hona hemen helbide batzuk:
|
+Video