Portada Bereziak #EzTTIPEzCETA CETA onarpenaren aurrean, itun honen aurkako mobilizazioak egingo ditugu larunbat honetan
CETA onarpenaren aurrean, itun honen aurkako mobilizazioak egingo ditugu larunbat honetan PDF Inprimatu Email
2017/05/31

Ekainak 3
BILBO
- 12:30ean kalejira irtengo da Jesusen Bihotzetik.
DONOSTIA
- Elkarretaratzea eta horma-irudi kolektiboa 11:30ean, Alderdi Ederren
- Elkarretaratzea, 13:00etan, Gipuzkoa plazan.a.
IRUÑEA
- 12:30ean elkarretaratzea Karlos III.a etorbidean, Merindadeen plazarekin gurutzatzen den puntuan (gobernu zibilaren parean).

Ekainak 5
GASTEIZ
- Elkarretaratzera deitu dute 11:00erako, Gasteizko Legebiltzarrean.
- Hitzaldia antolatu dugu Aldabeko zentro zibikoan, Hélène Ryckmans (Valoniako parlamentaria), Gorka Martija (Euskal Herriak TTIP-CETAri ez) eta Nora Onaindia (Eskubide Sozialen Karta) parte hartuko dutelarik bertan.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako TTIP eta CETAren aurkako kanpainek agerraldia egin dute gaur Gasteizen.Hasteko, azpimarratu nahi dugu ez dela egin ebaluaziorik Kanadaren eta EBren arteko Merkataritza Libreko itunak zer ondorio izan ditzakeen aztertzeko. Edo, beste hitz batzuekin esanda, CETAri buruz helarazi diguten informazioa da enplegua, aberastasuna eta abar sorraraziko dituela, baina informazio hori ez dago egiaztatuta, eta ez ditu kontuan hartzen Euskal Herriaren berezitasunak.

Bigarrenik, ez zaie prozesuan parte hartzen utzi horrelako akordioekin kritiko izaten diren eragile sozialei, eta ez dute kontsultarik egin nahi izan itunaren eraginpean egongo diren arloei buruz, hala nola ingurumenari, lan-eskubideei, osasunari eta abarri buruz. Gainera, legebiltzarreko eztabaida ere bahitu egin dute, eta gutxienekora murriztu, epeei zein edukiari dagokienez; ituna onartzeko edo ukatzeko aukera eman da soilik, jarrera baten edo bestearen alde eztabaidatzeko eta argudioak emateko aukerarik eman gabe. Ildo horretatik, nabarmendu nahi dugu kongresuak baztertu egin duela aurrez CETA konstituzioarekiko egokia den aztertzeko aukera, konstituzioarekin bateragarria denaren zalantza ugari badaude ere, batez ere inbertsio-auzitegien sistemarekin lotutako gaietan.

Eusko Legebiltzarrari dagokionez, hasteko esan nahi dugu, beste herrialde batzuetan ez bezala (Belgikan, esaterako), espainiar estatuan autonomia-erkidegoek ez dutela eskumenik merkataritza-akordioen alorrean, eta, beraz, askotan espainiar estatua deszentralizazioari dagokionez Europako beste estatu federal batzuen pare dagoela esaten bada ere, hori ez dela egia. Dena den, EAEn edo Nafarron itunari buruzko bozketarik egin ez bada ere, parlamentariek ere badute beren ardura, beren alderdi politikoetan eztabaida sorrarazteko aukera dutelako, eta, horrela, gai horri buruzko iritzia aldarazteko. PNV, PP, PSOE… alderdiei buruz ari gara. Gai honetan, borondate politikoa da garrantzitsuena. Beste autonomia-erkidego batzuk, Valentziako Erkidegoa eta Extremadura adibidez, eskumen berak izanik, merkataritza libreko itun horien aurka agertu dira. Horrek agerian uzten du gauzak beste modu batean egin daitezkeela, eta funtsezkoena borondate politikoa izatea dela. Izan ere, Eusko Legebiltzarraren zati handi baten jarrera eztabaida politikoetan gardentasunik gabe jokatzea eta guztien artean egindako gogoetak baztertzea izaten da.

Azkenik, azpimarratu nahi dugu CETAren aurkako borroka ez dela amaituko espainiar ganberek hura onartutakoan, gero EBko estatu kideek berretsi egin beharko baitute. Horregatik, behar-beharrezkoa iruditzen zaigu CETAren eta gainerako nazioarteko merkataritza-itunen (TTIP, TISA…) aurkako plataformen artean elkartasunak sortzea.

Izapideak: Joan den maiatzaren 18an, CETAri buruzko osoko zuzenketa eta konstituzio-kontrakotasunaren galdea bozkatu ziren Diputatuen Kongresuan. Kongresuaren osoko bilkurak baztertu egin zituen bai aurretiazko konstituzio-aurkakotasunaren galdea (hortaz, Konstituzio Auzitegiak ez du merkataritza-itun hori aztertuko), bai Unidos Podemos alderdiak aurkeztutako osoko zuzenketa.  Izapidetzea Kongresuaren Kanpo Gaietako Batzordera pasako da orain, eta bertan eztabaidatu, eta irizpen bat emango da. Irizpen hori Kongresura igorriko da eztabaidatu dezaten, eta, ondoren, Senatura.

Ondorio gisa, esan nahi dugu CETAren aurka mobilizatzeko arrazoi ugari ditugula, eta bide eta tresna asko erabili behar ditugula itunari aurre egiteko. CETA CHECK erabiltzea, antolatutako mobilizazioetan parte hartzea edo ekainaren 5ean Gasteizen egingo den hitzaldira bertaratzea izan daitezke modu horietako batzuk. Zuek ere etortzea espero dugu!

 
Banner

 

TWITTER KI

Herriak.org Buletina

Gure albiste buletina jaso nahi baduzu, datu hauek bidali.

HTML onartu?

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx