Portada Kapitalismoaren aurrean... herrien arteko ideien kontrabandoa! 2013 Nekane Juradoren hitzaldiarekin hasi ziren atzo gure jardunaldiak
Nekane Juradoren hitzaldiarekin hasi ziren atzo gure jardunaldiak PDF Inprimatu Email
Ideien Kontrabandoa 2013
2013/06/04

60 pertsona baino gehiago elkartu ziren atzo Zirikan! Nekane Juradok “Crisis en Euskal Herria” tituluarekin eman zuen hitzaldia ikusteko. Hitzaldi honekin Komite Internazionalistak antolatutako “Kapitalismoaren aurrean... herrien arteko ideien kontrabandoa” jardunaldiei hasiera ematen zaie.

Hauxe da Nekanek esandakoaren laburpen txiki bat:

Nekanek klaseko irakurketa bat egin behar dela azaldu zuen. Kapitalismoak bere baitan darama krisi sistemikoa. Gaur bizitzen ari garena ez da bakarrik krisi ekonomikoa, krisi ideologikoa, krisi ekologikoa, krisi kulturala eta balore krisia ere da. Globalizazioa balore batzuk sortu zituen, balore hauek sistema kapitalistarako egokiak dira. Pertsona guztien baitan daude, sartu dizkigute. Borroka klase batean gaude. Boltsa gora doanean berriro esango dute krisia amaitu dela baina kentzen ari dizkiguten eskubideak ez dira bueltatuko eta erreformekin jarraituko dute guztiarekin amaitu arte. 19. mendean lehenengo krisiak eta lehenengo klase borrokak hasten dira. Langile klasea eskubide sozialen alde borrokatzen hasten da. 1917Ko iraultza inflexio puntu bat markatu zuen. Ortik aurrera eta munduko guda ostean mendebaldeko Europako herrialdeen boteretzuak eskubide sozial batzuk eman behar izan zituzten komunismoaren zabalera gelditzeko baina komunismoa desagertu zenean eskubide sozial guztiekin amaitzeko eraso bortitz bat hasi zuten.

Pertsonek beste eredu sozial bat sortu behar dugu. Gure bizitza eta beharrak integratzen dituen eredu bat. Hau sortzeko kontutan hartu behar da zer ekoizten dugun, nola banatzen dugun eta babes soziala. Dauden alternatibak eta elementu guzti hauek integratzen dituen sistema. Auzolana honetan lan egiten ari da. Denborarekin sortzen den truke sistema, kontutan hartzen ditu zeintzuk diren gure beharrak eta zer aportatu/eskaini dezakegun. Pozazkundea sistema deitzen da eta Euskal Herriko parte askotan hau garatzen ari dira.

Hitzaldi interesgarri hau amaitu ostean galdetzeko eta eztabaidatzeko aukera egon zen. Jardunaldiak Iganderako jarraituko dute. Gaur bertan Zirikan(Erronda 12) Gorka Pinillosek Cataluñako kooperatiba integralari buruz hitzaldi bat emango du 19:30etan.

 

 
Banner

TWITTER KI

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx