Uhintifada 132: Ilan Pappe Uhintifadan: «Israelen ez dago kolokan jartzerik sionismoaren oinarrizko mitoak» |
2012/12/24 |
Iragan urrian Israelgo Apartheidaren aurkako BDS (Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak) mugimenduak estatu mailako bilkura egin zuen Bartzelonan. Bertan Uhintifadako talde batek Ilan Pappe historialaria elkarrizketatzeko aukera izan zuen. Pappe, mundu mailako adituenetakoa da kontu horietan eta gainera Israeldarra izateak balio erantsia ematen dio bere mezuari. «Garbiketa etnikoa Palestinan» liburuaren egilea Haifan jaio zen, egungo Israeleko kostaldean, eta hango unibertsitatean Historia Katedraduna izan zen, harik eta 2006an, liburua argitaratutakoan, bere iritzien eta lanaren ondorioz, erbestera bultzatu zuten heriotza mehatxuak jaso zituen arte. Egun Inglaterrako Exeter Unibertsitatean ari da irakasle lanetan. Bere idazlan ugarietan Israelgo historia ofizialaren irakurketa kritikoa egiten du, zurruntasun historikoaren ikuspuntutik, eta akademikoaz gain, ekintzailetzat du bere burua. Gaur egun Israelgo Apartheid erregimenaren aurkako mugimenduaren erreferente nagusietakoa da mundu mailan.
|
Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!
Kuña jaitsi: [mp3]
+Video