Portada Multimedia UHintifada Uhintifada 293: Leila Khaled: «Iraultza bizitza da, bizitzaren arlo guztietan»
Uhintifada 293: Leila Khaled: «Iraultza bizitza da, bizitzaren arlo guztietan» PDF Inprimatu Email
2017/05/29

Leila Khaled (Haifa, 1944) Palestinako erresistentziaren historiako ikur bizia da. Ume-umetatik erbestea ezagutu zuen; nerabetan, Libanoko errefuxiatuen kanpamenduetan, Mugimendu Arabiar Nazionala erakunde politikoarekin bat egin zuen; eta 1967an PFLP (Palestinako Askapenerako Herri Frontea) alderdi ezkertiarrarekin. 1969ko abuztuaren 29an Los Angelesetik Tel Aviverako 840 hegaldiaren bahiketan parte hartu zuen. Gerora, Eddie Adams argazkilariak iraultzaren iruditeriaren ikono bilakatu zen argazkia egin zion. Neska gazteak eztiro eta irribarre iradokitzaile batez AK-47 fusila besarkatzen zueneko erretratuak mundura zabaldu zuen erresistentzia palestinarraren irudi erromantikoa. Handik urtebetera, 1970eko irailaren 6an, beste hegazkin-bahiketa saiakera batean atzeman zuten Khaled gaztea. Gaur, Amanen (Jordania) bizi da, eta PFLP alderkiko buruzagia izaten jarraitzen du. Egunotan, Bartzelona bisitatu du, Literal Liburu Azokan bere biografiaren katalanezko argitalpenaren aurkezpenean parte hartzeko: «Iraultza bizitza da, bizitzaren arlo guztietan». Ekintzailearen agerraldiak hautsak harrotu ditu espainiar estatuko presio talde sionisten artean, eta gogor salatu dute Kataluniako erakundeek borrokalari historikoari egin dioten harrera. Arazoak arazo, tarte bat atera du bere agenda trinkoan Uhintifadako Isidre Pallás kolaboratzailearekin solasteko.

+Video

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx