Portada Multimedia UHintifada UHintifada 397: Juani Rishmawi: «Palestinako kulturan oso errotuta dago elkarren arteko babesa, eta horri eskerrak egiten ari zaio aurre krisialdi honi»
UHintifada 397: Juani Rishmawi: «Palestinako kulturan oso errotuta dago elkarren arteko babesa, eta horri eskerrak egiten ari zaio aurre krisialdi honi» PDF Inprimatu Email
2021/03/09

JuaniAste honetako atalean Beit Sahourrera hurbildu gara, Bethlehemeko eskualdera, Zisjordania okupatura, osasun arloko kronika jasotzeko Juani Rishmawi gure kolaboratzailearen eskutik. Rishmawi Health Work Committees (Osasun arloko Langileen Komiteak) erakundeko langilea da eta hiru hamarkada daramatza Palestinan bizi eta lanean. Bere jardunean azaldu digu nolako eragina duen koronabirusaren izurriteak Palestinan okupazioaren testuinguruan, eta nola indar okupatzaileak blokeoa ezarri dien eremu okupatuei. Salatu du Israelgo administrazioa populazio juduari bakarrik ari zaiola txertoa jartzen, eta indar okupatzailea den aldetik populazio okupatuarekiko daukan ardurari muzin egiten ari zaiola, eta horrek bueltan etorriko zaion osasun publikoko arazo bat sortzen ari dela. Kritikatu du Israelgo administrazioa txertaketa kanpainiaren erabilera mediatikoa egiten ari dela, osasun arloan abangoardiako potentzia direlako irudia emateko. Bestalde, kontatu digu pandemia eragin handia izaten ari dela berez kaltetuta dagoen ekonomia palestinarrean, eta bereziki Bethlehemeko eskualdean, bertan turismoa ekonomiaren motore garrantzitsua delako. Zentzu horretan, azpimarratzen du palestinako gizartean oso errotuta dagoela elkarren arteko babesaren kultura, eta horri eskerrak ari zaizkiola aurre egiten krisialdi honi.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx