2022/03/01 |
Aste honetako atalean gai ilun bezain ezezaguna izan dugu hizpide: zenbakien hilerriak. Erregimen sionistak hamarkadak daramatza prozedura hau ezartzen palestinarren gorpuei, bereziki erresistentzia ekintzetan akabatuak izan direnei. Okupazio erregimenak martiri palestinarren hilotzak bahitu eta, hilda egonagatik, epaitu ere epaitzen ditu, zenbaitetan hozkailuetan mantenten ditu gatibu, eta horrela urtetan gordetzen ditu, hildakoen familiari erantsitako zigor kolektiboa ezartzeagatik. Jokabide anker honen inguruan hitz egiteko Sausan Al Khouli izan dugu solaskide Uhitifadako mikrofonootan. Al Khouli Alkarama emakume palestinarren mugimenduko kidea da. Badira aste batzuk erakunde horrek afera honen inguruko mintegia antolatu zuela. Topaketan senitarteko hilakoen gorpuak bahituta dituzten bi pertsonaren testigantza jaso zuten, izan ere, haien senideen gorpuak okupazio erregimeneko indar armatuek hartu zituzten gatibu. Gure solaskideak kontati digu gaur egun 254 ekintzaile hildakoen gaorpuak daudela egoera horretan eta Zisjordaniaren inguruko lau hlierritan dituztela. Zenbakien hilerri horietan okupazio armadako soldaduak baino ezin dira sartu. Salatu du, halaber, jokaera anker eta bihozgabe hori zigor kolektibo bat dela, eta haren helburua dela palestinarrak hildakoan ere libre izango ez direlako ideia transmititzea.
|