Portada Multimedia UHintifada UHintifada 427: Nisreen Mashaal: «Ez gara errefuxiatuak, errefuxiatuta gaude, eta egunen batean herrira bueltatuko gara, Israelgo okupazioak ezin baitu betiko iraun»
UHintifada 427: Nisreen Mashaal: «Ez gara errefuxiatuak, errefuxiatuta gaude, eta egunen batean herrira bueltatuko gara, Israelgo okupazioak ezin baitu betiko iraun» PDF Inprimatu Email
2022/04/05

Nirseen-eIragan martxoaren 26an Sodepaz erakundeak topaketa gastronomikoa antolatu zuen Donostiako Ardatza elkartean. Ekitaldian Nisreen Mashaal sukaldari palestinarrak hartu zuen parte. Mashaal Dheisheh kanpamenduko errefuxiatua da, Bethlehemeko eskualdean, eta bere jardunean Palestinako zenbait plater tipikoren prestaketaren inguruan argibideak eman zien bertaratutakoei. Horrez gain, sukaldaritza saioa aitzakia izan zen errefuxiatu palestinarren bizipenen berri emateko. Mashaalek Euskal Herrira egindako bisita probestu dugu, bide batez, Uhintifadako mikrofonootan elkarrizketatzeko.
Bere mintzaldian familiaren historia kontatu digu. Jerusalemen jaio eta Dheisheh kanpamendua bizi izan bada ere, familiak 1948an kolono sionistek okupatutako herrietan du sorburua, bertatik ihes egin eta errefuxiatuen kanpamenduan bilatu behar izan zuten babesa. Kontatu digu familiak beti eutsi diola noizbait jaioterrira bueltatzeko itzaropenari. Berak behin egin zuen, modu klandestinoan, eta bertatik bertara konprobatu zuen bere aitona zenaren etxean egun kolono juduak bizi direla. Mashaalek ekintzaile estatubatuar baten autoan ezkutatuta egin zuen familiaren herrirako bidaia, aitaren hilobirako harri batzuk hartzera, izan ere, aita jaioterrira bueltatzeko ametsa bete ezinda zendu zen. Bestalde, kontatu digu nolakoak ziren bizi baldintzak errefuxiatuen kanpamenduan, bere esanetan espetxe erraldoi bat bezalakoa baitzen. Mintzatu zaigu okupazio armadak egunero egiten zituen erasoez, bizi baldintza jazanezinez, eta aitortu digu horrexek bultzatu zuela seme-alabekin batera babesa Madrilen bilatzera. Palestinako sukaldaritza tradizionalaz ere hitz egin digu, eta azaldu digu okupazioak gastronomia ez ezik elikagaien horniketa ere baldintzatzen duela. Salatu du, bereziki, Gazako egoera, izan ere, kostaldean izanagatik, Israelek ezarritako setioa dela medio palestinarrak ezin dira itsasoratu arrantza egitera. Kritikatu du Israelek, hutsetik sortutako estatu artifiziala eta ondare kulturalik gabekoa denez, bertako kultura palestinarreko elementu asko lapurtu dituela, besteak beste, gastronomia, eurentzat hartu baitute palestinarrena. Azaldu du gaur egun Palestinako familiarekin harremanetan jarraitzen duela, eta kezkaz jarraitzen duela hango egoera politikoaren egunerokotasuna; eta bestetik, aldarrikatu du haiek ez direla errefuxiatuak, errefuxiatuta daudela eta, erbestean biziagatzik, egunen batean familiak utzi behar izan zuen herrira bueltatuko direla, Israelgo okupazioak ezin baitu betiko iraun.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx