Portada Multimedia UHintifada Uhintifada 428: Juani Rishmawi: «Kopla-buruko errazena izan naiz eta nire espetxealdiaz efektu kolpe bat eman nahi izan dute Palestinako erakunde humanitarioak kriminalizatzeko»
Uhintifada 428: Juani Rishmawi: «Kopla-buruko errazena izan naiz eta nire espetxealdiaz efektu kolpe bat eman nahi izan dute Palestinako erakunde humanitarioak kriminalizatzeko» PDF Inprimatu Email
2022/04/12

Juani-eAste honetako atalean oso gonbidatu berezia izan dugu Uhintifadako mikrofonootan: Juani Rishmawi, langile humanitarioa eta gure irratsaioko kolaboratzailea Bethlehemen (Zisjordania). Rishmawik hiru hamarkadatik gora daramatza Palestinan bizitzen eta Health Work Committees (HWC) osasun erakundean lanean. Iragan 2021eko apirilaren 13an, gau aldean, Beit Sahourreko bere bizitokitik atxilo eraman zuten. Geroztik Israelgo justizia-errejimen militarra ezarri diote eta hamar hilabetetik gora eman ditu Israelgo kartzeletan, Palestinan langile humanitario lanetan aritu izanagatik. Azkenik, iragan otsailaren 7an utzi zuten aske.
Bere jardunean denbora honetan bizi izan duen sufrikarioa kontatu digu: atxiloaldia, galdeketak, isolamendua, kartzela batetik besterako mugimenduak eta epaiketaren etengabeko atzeratzeak. Azaldu digu palestinarrei ezarri ohi dizkieten lege-protokolo bertsuak ezarri dizkiotela, bere kasuan kopla-buru errazentzat hartu dutela, eta bere espetxealdiaz efektu kolpe bat eman nahi izan dutela Palestinako erakunde humanitarioak kriminalizatzeko, lehenik, eta ilegalizatzeko, gerora. Onartu du, errugabea izanagatik, leporatzen zizkioten zenbait kargu onartzera behartu zutela, ezarri zioten zigorra murriztearen truke, eta hori ohiko prozedura izaten dela Israelgo epaiketa sisteman akusazioa oinarritzeko frogarik ez daukatenean. Gogoratu du HWC erakundeko zenbait lankidek kartzelan jarraitzen dutela, besteak beste zuzendaria, eta hala eta guztiz ere, euren osasun lan-jarduerari eusten diotela. Nolanahi ere, berari debekatu egin diote behinola bere erakundea izan zenarekin harremanik izatea. Bestalde, eskertu du espetxeko egonaldian ezagutu zituen emakume palestinarren babesa, eta kontatu dizkigu kartzelaldi horretan ikusi zituen kasu larrienetako batzuk. Zentzu horretan, azpimarratu du presondegitik ateratakoan konpromezu bat hartu duela emakume horren bozgorailu izateko, eta euren egoera ezagutarazteko. Eskertu du, halaber, haren kasuaren inguruan antolatu den elkartasun kanpainia osoa, eta uste du kanpainia horrek balio izan duela Israelgo erregimenaren ankerkeria eta irrazionaltasuna agerian uzteko.


 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx