Portada Multimedia UHintifada UHintifada 429: Eugenio Garcia Gascon: «Mundu osoko diktadura-erregimenek Israelgo espioitza programak erabiltzen dituzte, besteak beste Pegasus, Giza Eskubideen aldeko ekintzaileen kontra»
UHintifada 429: Eugenio Garcia Gascon: «Mundu osoko diktadura-erregimenek Israelgo espioitza programak erabiltzen dituzte, besteak beste Pegasus, Giza Eskubideen aldeko ekintzaileen kontra» PDF Inprimatu Email
2022/04/27

Pegasus-eAzken asteotan hautsak harrotu ditu Citizen Lab laborategiak eta The New Yorker aldizkariak kaleratutako ikerketa batek. Informazio horren arabera, esparru politiko independentistako hamarnaka lagun zelatatu zituzten Espainiako zerbitzu sekretuek euren sakelako telefono pertsonaletan txertatutako espioitza software baten bidez. Gehienak Kataluniako independentziarako prozesuan nabarmendutako politikariak ziren, baina euskaldun bat edo beste ere bazegoen. Pegasus, horrela baitu izena zelatatze masiborako programa informatiko honek, NSO Group konpainia israeldarrak sortua da eta aparailuaren jabeak horren berri izan gabe ere eskuko dispositiboan sartu eta haren kontrola jabetzeko gai da. Nolanahi ere, hemen ohartu garenerako Palestinan urteak daramatzate salatzen erregimen sionistako inteligentzia zerbitzuek Pegasus eta bestelako zaintza-programak baliatu dituztela modu masiboan giza eskubideen aldeko ekintzaileak eta kazetariak espiatzeko. Horren erakusle gaurko saiorako berreskuratu dugun Eugenio Garcia Gascon kazetariarekiko elkarrizketa. Solasaldiak ia hiru urte dauka baina ederki azaltzen du gaur sakondu nahi izan dugun gaia.

Garcia Gascon itzal handiko kazetari eta idazlea da, eta hiru hamarkadatik gora eman ditu Ekialde Hurbilean bizi eta lanean. Zenbait hedabiderekin kolaboratzen du, besteak beste, Publico egunkariarekin. Orduan hitz egin genuen harekin argitaratutako artikulu baten harira. Artikuluan Israelgo epaitegietan Amnesty International erakundeak NSO Group Technologies enpresaren aurka jarritako salaketaren berri eman zuen. Salatutako enpresa espioitza lanetara dedikatzen da eta lotura zuzena du okupazio armada israeldarrarekin. NSO Pegasus softwarearen sortzailea da. Bere jardunean Garcia Gasconek azaldu zuen Israelgo enpresak sortutako programa hori eta beste batzuk gabezi demokratiko handiak dituzten erregimenen esku daudela, eta tokian tokiko hauteskunde prozesuetan eragiteko edota Giza Eskubideen aldeko ekintzaileak zelatatzeko baliatzen dituztela; horrela Israelen aliatuak diren eskuin muturreko indarrei laguntzen diete. Gaasconek azaldu du, halaber, espioitza sare horien jomugan omen daudela, besteak beste, nazioarteko BDZ mugimenduko ekintzaileak; bereziki boikot kanpainak arrakasta handiena duen lekuetan. Bestalde, azpimarratu du Israel aintzindaria dela espioitza eta gizarte kontrolerako aplikatutako programa eta teknologietan, eta produktu horiek mundu osoan esportatzen dituztela, benetako gerra testuinguruan probatuak izan direlako berme-zigiluarekin.

 
Banner

Hala Bedi

Astelehenero 20:00-21:00 tartean, "Uhintifada" da Hala Bedi Irratiaren eta 97.0 Irrati Librea uhin askeetako palestinarren ahotsa. Palestinari buruz eta berarekin jarduten duen programa da. Mundu mailako intifadarako gonbidapena. Adi guztiok seinalera!

Kuña jaitsi: [mp3]

TWITTER KI

IRRATI SAIOAK

Make sure you have at least Flash Player 7. If not,please download.

 

 

VIDEO

+Video


xnxx xnxxx xnxx xnxx